ZURE INGURUAN EUSKARA GEHIAGO ERABILTZEA NAHI DUZU?
Taldeak ordutegi, adin, auzoa eta zaletasunak kontuan hartuz, hurrenez hurren, osatzen dira. Modu horretan parte hartzea erosoagoa da, aurrez aurrekoa edota ON-line guztion beharretara egokitzen saiatzen baikara.
Euskaraz gehiago hitz egitea nahi duzu? Zure inguruan euskara gehiago erabiltzea nahi duzu? Mila arrazoi daude jauzi egiteko.
Eman izena!
ZER DA MINTZAKIDE?
EUSKARAZ HITZ EGITEKO OHITURA DUTENAK ETA MINTZAPRAKTIKA EGIN NAHI DUTEN PERTSONAK BILTZEKO PROGRAMA DA.
Zertarako?
EUSKARA HOBETZEKO, GEHIAGOTAN ERABILTZEKO, EUSKARAZ BIZITZEKO, NORMALIZAZIOAREN ALDE EGITEKO, INGURUNE EUSKALDUNA SORTU, INDARTU ETA ZABALTZEKO….
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
EUSKARAZ KOMUNIKATZEKO GUTXIENEKO MAILA IZAN BEHAR DA ETA ASTEAN BEHIN ELKARTZEKO KONPROMEZUA HARTZEA
AURREZ-AURREKO MINTZAPRAKTIKA TALDEAK
Euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi dutenak eta euskaraz normaltasunez aritzen diren laguntzaileekin mintzapraktika taldeak antolatzen ditugu. Modu honetan giro atsegin, hurbil eta parte hartzailea ziurtatzen da. Talde bakoitza astean behin biltzen da eta gutxienez ordu betez aritzen da mintzapraktikan.
ON-LINEKO MINTZAPRAKTIKA
Denbora faltarengatik edo bizitzen ari garen egoera berezi honengatik udaberrian MintzalagunOn sarea abiatu genuen. Hainbat plataformen bitartez Mintzapraktika taldeak osatuko ditugu. Astean behin, ordu batez, Bidelariak eta Bidelagunak baina zure etxeko erosotasunetik. Elkar zainduz, erantzunkizunez. Elkarrekin, euskara bizi, erabili..











