Alde Zaharrean irratsaio ikusgarria eginen du Euskalerria Irratiak

Alde Zaharra, zeinen
ederra zaren
goiburuarekin, zuzeneko irratsaio ikusgarria
eginen du Euskalerria Irratiak
Katakrak
liburu dendan (Kale Nagusia, 54), maiatzaren 28an (asteazkena),
18:00etatik 20:00etara.
Zuzeneko musika izanen
dugu, Marea taldeko
Kutxi Romero
eta Nerea Erbiti jazz abeslari bikainarekin, eta
beste gauza asko: elkarrizketak, zozketak, sariak…
Maiatzaren 31n,
larunbatarekin, Alde Zaharraren Eguna ospatuko dute, eta ospakizun bat horrekin
bat egin nahi du Euskalerria Irratiak, irratsaioa Alde Zaharrean, Alde Zaharraz
eta Alde Zaharrarekin eginez.
Gurekin izanen dira
Auzoenea auzo elkarteko lagunak, San Frantzisko ikastetxeko ordezkariak, Alde
Zaharreko euskalgintzako kideak (AEK, IKA, Karrikiri, Zaldiko Maldiko…), garai
bateko Euskal Jai gaztetxeko kideak, zenbait zinegotzi, Patxi Huarte Zaldi
Eroa, Kike Diez e Ultzurrun…
Eta gure entzuleentzat
ere nolabaiteko irrati-urte amaierako festa izatea nahi dugu. Horregatik
luzatzen dizugu gure irratsaio honetara etortzeko gonbita.