Hamlet klasikoaren bertsio berri bat izango da protagonistaAntzerki Aroa 2014 antzerki-zikloaren bigarren saioan.
Nafarroako Antzerki Eskolan Antzerki Aroa 2014 euskarazko antzerki-zikloaren
bigarren antzezlana izango da. Shakespeareren Hamlet klasikoaren bertsio bat
da, Artedrama, Le Petit Théatre de Pain eta Dejabu konpainiek ekoitzia eta
Xabier Mendigurenek idatzia. Emanaldia maiatzaren 28an izanen da,
asteazkenarekin, 20:30ean, 8 euroan, eta 5 euroan ikastetxeen
kasuan.
ANTZERKI AR0A 2014
Maika Etxekopar, Iñaki Ziarrusta, Miren Tirapu, Urko Redondo.

Antzerki Aroa 2014 euskarazko antzerki-zikloaren barruan bi antzezlan taularatuko dituzte, Nafarroako An
tzerki Eskolan: Zer duzu Amy?, ‘Oh my God’ antzerki-taldearena, eta Hamlet, ‘Artedrama’, ‘Le Petit Théâtre de Pain’ y ‘Dejabu’ konpainien eskutik. Emanaldiak maiatzaren 14an eta 21ean izanen dira, asteazkenarekin, 20:30ean,
8 euroan, eta 5 euroan ikastetxeen kasuan. Lehen lanak, Leyre Ucha
aktorearen eskutik, jada gure artean ez den Amy Winehouse kantariaren
talentua eta ahotsa ekartzen ditu gogora. Bigarrena Shakespeareren
Hamlet klasikoaren interpretazioa da, Xabier Mendigurenek gaur egunera
hurbil antzean egokitua, non gure gizartearen ezaugarriak eta kezkak
islatzen baitira
Maiatzak 14, 20:30etan, Nafarroako Antzerki Eskolan
OH MY GOD! “Zer duzu, Amy?”
Maiatzak 28, 20:30etan , Nafarroako Antzerki Eskolan.ARTEDRAMA, DEJABU, LE PETIT THÉÂTRE DE PAIN con “Hamlet”.
Hamlet, gaur eta hemen.
Hamlet antzerkien antzerkia da. Garai bakoitzak bere irakurketa behartzen du. Argiki eta arintasunez, Shakespearek munduaren eromena marrazten du. Obraren ekintza politikan oinarritzen da : gezurra, jukutria, kalkulua, konplota, dirugosea, hitza hitz ala hitza jan. Baina erabakia ez da ekintza, eta aizu dena ez da justizia noski… hor da hauzia.

