BERRIOBEITIKO JAIAK EKAINERA ALDATU DIRA.

BERRIOBEITIKO JAIAK EKAINERA ALDATU DIRA.

Kontzejuak hartu du erabakia eta, aurten, ekainaren
6an, 7an eta 8an ospatuko dira, ekainean eguraldi hobea egiten baitu.
Itxaropen horrekin aldatu dituzte, eguraldi hobea eginen duelakoan,
azken urteotan jaietako ekitaldi asko bertan behera utzi behar izan
baitira, euriak eragotzita. Dena den, herriko zaindari San Isidroren
eguna, ohi denez, maiatzaren 15ean ospatuko da, eguna aldatu gabe.
Mezaren ondotik, Añezkar eta Larragetako jendeak ohiko prozesioa eginen
du eta, bukatzeko, otamena zerbitzatuko da.