Urteak
daramatza
AEK-k familientzako barnetegiak antolatzen. Oso barnetegi bereziak
dira: gurasoak euskara ikasten dauden bitartean, begirale-hezitzaile prestuek
seme-alabak zaintzen dituzte; eta arratsaldean, denak batera, ikasitakoa
praktikan jartzen dute. Euskara ikasi eta guraso eta seme-alaben artean euskaraz
aritzeko ohitura sendotzeko balio du, eta gainera, aparteko oporraldia dira haur
eta gurasoentzat.
Barnetegi hauek nolakoak diren azaltzeko modurik onena
bertan aritu diren gurasoen esperientzia azaltzea denez, bideo labur HAU
prestatu dugu. Horrez gain,
AIZU! aldizkariak
publikatu duen guraso batzuen gutuna, eta ama baten testigantza partekatu nahi
ditugu zuekin.
Informazio gehiago (datak, prezioak, lekuak), HEMEN
Matrikulazioa:
673
200 100 / 946 464 000
udabarnetegia@aek.org

