EUSKARAREN ASTEA. ARGAZKI LEHIAKETA, EUSKARAZ BIZI-KLETA MARTXA
EUSKARAREN ASTEA. ARGAZKI LEHIAKETA, EUSKARAZ BIZI-KLETA MARTXA
MAIATZAREN 25EAN, EUSKARAREN ASTEAREN LEHENENGO JARDUERA DUGU, EUSKARAZ BIZI-KLETA MARTXA.
‘MARTXAN’ DA ERE, ARGAZKI LEHIAKETA. BIDALI ZURE ARGAZKIAK!.
HERRI BAZKARIAREN TXARTELAK SALGAI DAUDE. HARTU ZURE TXARTELA BUKATU AURRETIK!
Euskarazko BIZI-kleta martxa. Euskaren Astea lehenengo jarduera izanen da, Maiatzaren 25ean. Martxa, AitzoaingoKontzeju-Etxetik aterako da 11:30etan. Bukatu, 12:30etan bukatuko da,
Kontzeju-Etxean ere eta hor hamaiketakoa eta txalaparta saio bat izanen da Hutsun taldearekin.
Euria eginen balu, txirringa martxa beharrean, hauxe programa alternatiboa: 11:30etan txirringak mantetzeko tailer bat eta, ondoren,hamaiketakoa eta txalaparta tailer bat (dena Kontzeju-Etxean).
Argazki lehiaketa. Euskararen Jaia dela-eta, argazki lehiaketa antolatu da.
- Gaia: Argazkiak 2013ko Euskararen Festaren ingurukoak
- Bidaltzeko epea: maiatzaren 29a
- Formatua: JPG edo paperean (15 x 22)
- Saria: bazkari/afari bat Artika Berriko “La buena vida” garagardotegian.
Bidali zure argazkiak euskara@berrioplano.es helbidera edo Berriobeitiko Udaletxean utzi.
Lehiaketaren oinarri osoak ikusteko, sakatu hemen.
Herri bazkaria. Birgogoratzen dizuegu Herri Bazkariaren txartelak salgai daudela, Artikako Kultur Etxearen kafetegian eta Berriobeitiko Erabilera Anitzetako Eraikinaren tabernan.
Inork menu bereziren beharra badu (zeliakoa, begetarianoa…), txartelak hartzerakoan apuntatzeko eskatu.
Hartu zure txartela agortu aurretik!.


