|
|
||
|
1.000 EROSLE BAIETZ!
EMAN BIDEA EUSKALERRIA IRRATI
|
||
|
|
||
|
Kaixo!!
Gure CD-DVDa aldez
aurretik erosiko duten 1.000 lagun behar ditugu. Ene Kantak ekimenak Euskalerria Irratiaren aldeko CD-DVDa egin nahi du: haurrentzako 20 kanta eta beste horrenbeste bideoklip. Eta proiektua errealitate bihurtu ahal izateko, CD-DVDa fisikoki eskuragarri izan baino lehen dirua aurreratuko diguten 1.000 erosle behar ditugu.
Abestiak
jada sortu ditugu, baita grabatu ere. Gurekin kantuan aritu dira Fermin Muguruza, Ruper Ordorika, Mikel Urdangarin, Imanol Ubeda, Hesian taldeko Zuriñe eta Fran, El Drogas, Kutxi Romero, Manolo Garcia eta beste lagun asko.
Eskuzabaltasun
ikaragarriz, denek baietz esan diote Euskalerria Irratiaren aldeko gureauzolan honetan parte hartzeari. Estudioaren alokairua ordaintzeko diru franko behar izan dugu. Eta orain, urrian CD-DVDak fisikoki kalean salgai jarri ahal izateko, laguntza behar dugu. Aldez aurretiko erosleak behar ditugu. Zu behar zaitugu! |
||
|
20 HAUR
KANTA BERRI, FRESKO ETA DANTZAGARRI
Ene Kantak proiektuko
kideek haurrentzako euskarazko abesti berriak eta freskoak sortzen dituzte. Eta, zenbaitetan, herri kantuak moldatu eta gaurkotu egiten dituzte. Haurrek erraz imitatzeko moduko koreografiak ere asmatzen dituzte kanta horiei guztiei loturik, askotan haurren beraien laguntzarekin. Halaber, euskararen alde diharduten taldeak diruz laguntzen dituzte.
Lehen CD-DVD-a Sortzen-en
alde egin zuten, hainbat gairi buruzko kantuekin. Bigarrena, neguaren inguruko abestiekin, Nafarroako Bertsozale Elkartearen alde. Eta orain, hirugarrena prestatzen ari dira -ari gara-, itsasoaren gaineko letrekin, Euskalerria Irratia laguntzeko: 20 kanta berri, sardinak bezain freskoak!
Kantak euskal kultur, kirol
zein gizarte munduko pertsona ezagunek abestu ohi dituzte. Eta haiek beraiek parte hartzen dute bideoklipetan. Bideoetako zein CD-DVDen azaletako irudi bizi eta ikusgarriak Kukuxumusu-ko lagunek egiten dituzte. Ekimenak oso harrera ona izan du haurren artean, abestiak oso egokiak baitira haiek abesteko zein dantzatzeko. |
||
|
23
ABESLARI HANDI
Lagun
asko dituzte Euskalerria Irratiak eta Ene kantak ekimenak. Horren erakusle, kanten soinu zein bideo grabazioetan parte hartu duten goi mailako musikari, bertsolari eta kirolarien zerrenda:
Fermin
Muguruza (musikaria) Ruper Ordorika (musikaria) Mikel Urdangarin (musikaria) Imanol Ubeda (Bide Ertzean taldeko musikaria) Zuriñe eta Fran (Hesian taldeko musikariak) El Drogas (musikaria) Kutxi Romero (Marea taldeko musikaria) Manolo Garcia (musikaria) Igor Ijurra (iruñeko orfeoiko zuzendaria) Alaia Martin (bertsolaria) Oinatz Bengoetxea (pilotaria) Abel Barriola (pilotaria) Jon Apezetxea (pilotaria) Nagore Arizaga (Bera-Berako eskubaloi jokalaria) Ana Isabel Martinez (Bera-Berako eskubaloi jokalaria) Silvia Ederra (Bera-Berako eskubaloi jokalaria) Oier Sanjurjo (Osasunako futbolaria) Asier Riesgo (Osasunako futbolaria) Markel Bergara (Realeko futbolaria) Imanol Agirretxe (Realeko futbolaria) Gorka Iraizoz (Athleticeko futbolaria) Mikel San Jose (Athleticeko futbolaria) |
||
|
|
||
|
500
DANTZARI TXIKI
Kanta bakoitzak bideoklip bat
izanen du. Bideoklip bakoitzean, kanta abesten duen pertsona ezaguna agertuko da, baina baita haur mordoa ere, kantaren koreografia dantzatzen. Euskal Herri osoko 12 ikastetxeko haurrek parte hartu dute ekimenean. Orotara, 500 neska-mutil. Honatx bideoetan parte hartu duten ikastetxeen zerrenda:
Bilboko Karmelo ikastola
Hondarribiko Talaia ikastetxea Tolosako Laskorain ikastola Leitzako Erleta ikastetxea Iruñeko Buztintxuri ikastetxea Iruñeko San Frantzisko ikastetxea Txantreako Bernart Etxepare ikastetxea Zangozako ikastola Burlatako Ermitaberri ikastetxea Tafallako Garcés de los Fayos ikastola Zizurko Erreniega ikastetxea Antsoaingo Ezkaba ikastetxea |
||
|
|
||
|
HAMAIKA
EURO EUSKALERRIA IRRATIARENTZAT
1.000
erosle behar ditugu, CD-DVDa plazaratu ahal izateko. Saltokietara eraman ahal izateko. Edonola ere, proiektu honekin lortzen ditugun etekinen erdia Euskalerria Irratiarentzat izanen da. Beste erdia Ene kantak-en hurrengo proiektua finantzatzeko erabiliko da, oraingoaren gastuak behin kitatuta.
Euskalerria Irratia Iruñerriko
irrati euskaldun eta independentea da. Iruñerrian fisikoki sakabanaturik bizi diren 30.000-35.000 euskaldunentzat kohesiorako tresna garrantzitsua. Euskaldunek elkarren berri edukitzeko gunea, topalekua, plaza da. Betiere plaza alegala; izan ere, 26 urte daramatza dialean lizentziarik gabe, Nafarroako Gobernuak behin eta berriz ukatzen diolako. Epaileek hirutan ebatzi dute Gobernuak ilegalki gauzatu duela ukazio hori.
Edonola ere, Euskalerria Irratiak Nafarroa ofizialaren
berri ez ezik Nafarroa errealaren berri ere ematen du. Euskaldunei plus bat ematen die, Nafarroako panorama mediatiko latzaren ingurumarian. Eta komunikazio proiektu bizia da. Datorren urtean, Tokikom-ekin elkarlanean, Iruñerrirako agerkari digital berria jarri nahi du martxan. Baina alegaltasun horretan aurrera egin ahal izateko, proiektu berriak gauzatu ahal izateko, finantzazioa behar du. Horregatik antolatu dugu honako auzolan hau: Euskalerria Irratiarentzako hamaika euro lortzeko! (uler bedi ‘hamaika’ zentzu mugagabean, prefosta).
Eman
bidea Euskalerria Irratiari! |
||
|
|
|
|
|
|
Aviso legal
|
|
|
Lege-oharra – Ene Kantak
Informazioaren Gizarteko eta Komertzio Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazten da http://www.enekantak.com Interneteko domeinua Ene Kantaken titulartasunekoa dela (egoitza soziala: Joaquin Jarauta, 3001 Iruñea ( Nafarroa). Harremanetan jartzeko: kaixo@enekantak.com |
Datu Pertsonalak Babesteko
Politika Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoari jarraituz, erabiltzaileei jakinarazten zaie edozein zerbitzuren gaineko kontsulta, eskaera edo kontratazio egiteko Ene Kantaken webgunearen bitartez jasotako euren datu pertsonalak Ene Kantaken fitxategietan sartuko direla, datu pertsonalak sartzeko balio duten formularioetan adierazten den bezala (bertan, fitxategiaren eta datuen lagapen-hartzaile posibleen izenak eta helburuak zehazten dira). |
|
|
|
|
|
|

