Euskara ikasteko bekak, 2013-2014 ikasturtea, 2. deialdia.

Berriozarko Udalak beken deialdia egin zuen euskara ikasteak sortzen duen gastua hein batean finantzatzeko, deialdia (130 kb).
2013/2014 ikasturtean egindako ikastaroen bekak uztailaren 15a arte
eska daitezke (Udaleko Auzo-Bulegoa, Euskal Herria plaza 1). Beka
ordaindutako matrikularen %40 izanen da. Bekak jasotzeko baldintzak
dira, batetik, 16 urtetik gorakoa izatea eta, bestetik, Berriozarko
erroldan inskribatua egotea.
Bestalde, 2013ko azaroko deialdian, beka jaso zutenek uztailaren 15a
baino lehen osatu behar dute eskatutako dokumentazioa (euskaltegiaren
aistentzia-agiria).
Argibideak: Euskara Zerbitzua (948300359), euskara@berriozar.es
Beka eskatzeko bete beharreko agiria (35 kb).
