Etxalarrera joateko gogoa al daukazue? Esperientzia errepikatu nahi al duzue? Ez duzue udan zer egin erabaki? Mokorreko Borda baserriko lagunek mintzalagunentzako bi egonaldi antolatu dituzte! Hauek dira datak:
- Uztailaren 25etik 31ra arte (280€)
- Abuztuaren 1etik 10era (380€)
Mintzapraktika taldeetan ari diren edo euskaraz gozatu nahi duten lagunak bildu nahi dituzte Etxalarren, ekintza eta esperientzia berriz osatutako txandetan. Animatu, plan zoragarria izango da! Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi arrate@topagunea.org helbidera.
– See more at: http://www.mintzalaguna.org/errepikatzeko-modukoa-izan-da/#sthash.mb748xqH.dpuf

