|
Gure DVD-a diruz
laguntzeko azken egunak: elkartasun txupinazoa!
1.000 EROSLE BAIETZ!
EMAN BIDEA EUSKALERRIA IRRATIARI!
|
||
|
Gero
eta gutxiago falta da Sanferminetarako… Eta Euskalerria Irratiaren aldeko auzolan zoragarri hau amaitzeko. Uztailaren 6a izanen da haurrentzako DVDa finantzatzeko ekarpenak egiteko azken eguna. Oso pozik gaude orain arte jasotako sostengu itzelarekin, jaso ditugun 18.000tik gora euroekin. Baina ziur gara haratago joan gaitezkeela, hasieran botatako erronka gaindi dezakegula: baietz 1.000 lagun lortu! Uztailaren 6an hori lortzea sekulakoa izanen litzateke, alimaleko elkartasun txupinazoa.
Iruindarrok
(eta gainontzeko lagun guztiok):
biba
San Fermin! Gora Euskalerria Irratia! |
||
|
|
||
|
Hemen
dituzue hainbat esteka, disko berrian entzun ahal izango dituzun abestien zati batzuekin. “Oneka” cd+dvd berrian oso-osorik izango dituzu!
Aqui
teneis una seleccion de enlaces a los videos que hemos ido colgando de alguna de las canciones que ya tenemos grabadas y que saldrán en nuestro próximo cd+dvd “Oneka |
||
|
|
||
|
Eman
izena gure Youtube-ko kanalean gure bideoak ikusten lehenengoa izateko!
Subscribete
a nuestro canal de Youtube para ser el primero en ver nuestros videos
YOUTUBE – http://bit.ly/SQ369T
|
||
|
|
||
|
20 HAUR
KANTA BERRI, FRESKO ETA DANTZAGARRI
Ene Kantak proiektuko
kideek haurrentzako euskarazko abesti berriak eta freskoak sortzen dituzte. Eta, zenbaitetan, herri kantuak moldatu eta gaurkotu egiten dituzte. Haurrek erraz imitatzeko moduko koreografiak ere asmatzen dituzte kanta horiei guztiei loturik, askotan haurren beraien laguntzarekin. Halaber, euskararen alde diharduten taldeak diruz laguntzen dituzte.
Lehen CD-DVD-a Sortzen-en
alde egin zuten, hainbat gairi buruzko kantuekin. Bigarrena, neguaren inguruko abestiekin, Nafarroako Bertsozale Elkartearen alde. Eta orain, hirugarrena prestatzen ari dira -ari gara-, itsasoaren gaineko letrekin, Euskalerria Irratia laguntzeko: 20 kanta berri, sardinak bezain freskoak!
Kantak euskal kultur, kirol
zein gizarte munduko pertsona ezagunek abestu ohi dituzte. Eta haiek beraiek parte hartzen dute bideoklipetan. Bideoetako zein CD-DVDen azaletako irudi bizi eta ikusgarriak Kukuxumusu-ko lagunek egiten dituzte. Ekimenak oso harrera ona izan du haurren artean, abestiak oso egokiak baitira haiek abesteko zein dantzatzeko. |
||
|
23
ABESLARI HANDI
Lagun
asko dituzte Euskalerria Irratiak eta Ene kantak ekimenak. Horren erakusle, kanten soinu zein bideo grabazioetan parte hartu duten goi mailako musikari, bertsolari eta kirolarien zerrenda:
Fermin
Muguruza (musikaria) Ruper Ordorika (musikaria) Mikel Urdangarin (musikaria) Imanol Ubeda (Bide Ertzean taldeko musikaria) Zuriñe eta Fran (Hesian taldeko musikariak) El Drogas (musikaria) Kutxi Romero (Marea taldeko musikaria) Manolo Garcia (musikaria) Igor Ijurra (iruñeko orfeoiko zuzendaria) Alaia Martin (bertsolaria) Oinatz Bengoetxea (pilotaria) Abel Barriola (pilotaria) Jon Apezetxea (pilotaria) Nagore Arizaga (Bera-Berako eskubaloi jokalaria) Ana Isabel Martinez (Bera-Berako eskubaloi jokalaria) Silvia Ederra (Bera-Berako eskubaloi jokalaria) Oier Sanjurjo (Osasunako futbolaria) Asier Riesgo (Osasunako futbolaria) Markel Bergara (Realeko futbolaria) Imanol Agirretxe (Realeko futbolaria) Gorka Iraizoz (Athleticeko futbolaria) Mikel San Jose (Athleticeko futbolaria) |
||
|
500
DANTZARI TXIKI
Kanta bakoitzak bideoklip bat
izanen du. Bideoklip bakoitzean, kanta abesten duen pertsona ezaguna agertuko da, baina baita haur mordoa ere, kantaren koreografia dantzatzen. Euskal Herri osoko 12 ikastetxeko haurrek parte hartu dute ekimenean. Orotara, 500 neska-mutil. Honatx bideoetan parte hartu duten ikastetxeen zerrenda:
Bilboko Karmelo ikastola
Hondarribiko Talaia ikastetxea Tolosako Laskorain ikastola Leitzako Erleta ikastetxea Iruñeko Buztintxuri ikastetxea Iruñeko San Frantzisko ikastetxea Txantreako Bernart Etxepare ikastetxea Zangozako ikastola Burlatako Ermitaberri ikastetxea Tafallako Garcés de los Fayos ikastola Zizurko Erreniega ikastetxea Antsoaingo Ezkaba ikastetxea |
||
|
HAMAIKA
EURO EUSKALERRIA IRRATIARENTZAT
1.000
erosle behar ditugu, CD-DVDa plazaratu ahal izateko. Saltokietara eraman ahal izateko. Edonola ere, proiektu honekin lortzen ditugun etekinen erdia Euskalerria Irratiarentzat izanen da. Beste erdia Ene kantak-en hurrengo proiektua finantzatzeko erabiliko da, oraingoaren gastuak behin kitatuta.
Euskalerria Irratia Iruñerriko
irrati euskaldun eta independentea da. Iruñerrian fisikoki sakabanaturik bizi diren 30.000-35.000 euskaldunentzat kohesiorako tresna garrantzitsua. Euskaldunek elkarren berri edukitzeko gunea, topalekua, plaza da. Betiere plaza alegala; izan ere, 26 urte daramatza dialean lizentziarik gabe, Nafarroako Gobernuak behin eta berriz ukatzen diolako. Epaileek hirutan ebatzi dute Gobernuak ilegalki gauzatu duela ukazio hori.
Edonola ere, Euskalerria Irratiak Nafarroa
ofizialaren berri ez ezik Nafarroa errealaren berri ere ematen du. Euskaldunei plus bat ematen die, Nafarroako panorama mediatiko latzaren ingurumarian. Eta komunikazio proiektu bizia da. Datorren urtean, Tokikom-ekin elkarlanean, Iruñerrirako agerkari digital berria jarri nahi du martxan. Baina alegaltasun horretan aurrera egin ahal izateko, proiektu berriak gauzatu ahal izateko, finantzazioa behar du. Horregatik antolatu dugu honako auzolan hau: Euskalerria Irratiarentzako hamaika euro lortzeko! (uler bedi ‘hamaika’ zentzu mugagabean, prefosta).
Eman
bidea Euskalerria Irratiari! |
||
|
|
