Berriobeitiko Euskara Zerbitzua
Udaletxe pl. 1 – 31195 BERRIOBEITI
BERRIOBEITIko Udala
Ayuntamiento de BERRIOPLANO
BERRIOBEITI
2014/09/17
Gaur asteazkena, Irailak 17, Artikako Kultur Etxean honako liburu hau
aurkeztua izan da: “El euskera en el habla cotidiana de la Cendea de
Berrioplano / Euskara Berriobeiti Zendeako eguneroko hizkeran”.
Aurkezpen honetan liburuaren egileek parte hartu dute: Luis Miranda, Joseba
Gil, Joxe Manuel Aleman eta Raul Urbeltz. Beraiekin batera Berriobeitiko
Udalaren alkatea agertu da, José María Irisarri, erakunde honek liburua
argitaratu baitu.
Aipaturiko Berriobeitiko herritar hauek dira liburu honen egileak eta Sagrario
Aleman euskaltzainak aitzinsolasa idatzi du. Liburu hau burutzeko lan
etnografiko gaitza egin dute, gure herrietan eguneroko hizkeran dagoen ondare
ez-materiala biltzen.
Horretarako, adin batetik gorako Zendeako gizon-emakume batzuei
elkarrizketak egin dizkiete eta, beraien ahotik, egungo hizkeran euskal jatorria
dituzten hitzak bildu dituzte. Hau da, egun gaztelanian gisa naturalean oraindik
erabiltzen diren euskal jatorri duten hitzak, belaunaldiz belaunaldi
aurrekoengandik jasotakoak, Zendeako herrietan euskara berezko hizkuntza
zen garaietatik hona iritsi direnak.
Hiztegi baten moduan, liburu honek 350 hitz jaso ditu; horiek azterketa filologiko
zorrotzpean jarri dira. Izan ere, hasierako zerrendan 500 hitz baino gehiago
jaso ziren, baina horietako ugari baztertu dira, irizpide tekniko hertsiak erabiliz.
Iruñerrian eta Nafarroako beste zonaldetan aurretik ere horrelako lanak egin
dira eta liburu honek zeregin hau osatzeko balioko du.
Irailaren 20an ospatuko da Berriobeitiko Zendearen Eguna eta festa horren
programazioaren barruan, liburuaren aurkezpen herrikoia eginen da. Horretan,
bere testigantzarekin lan hau egitea ahalbidetu dituzten pertsonei homenaldi
txiki bat eginen zaie.
Liburuaren izena: “El euskera en el habla cotidiana de la Cendea de Berrioplano /
Euskara Berriobeiti Zendeako eguneroko hizkeran”.
Egileak: Luis Miranda, Joseba Gil, Joxe Manuel Aleman eta Raul Urbeltz
Aitzinsolasa: Sagrario Aleman
Argitaratzailea: Berriobeitiko Udala
Servicio de Euskera de Berrioplano
Pl. Ayuntamiento 1 – 31195 BERRIOPLANO
948 303129 | euskara@berrioplano.es | www.berrioplano.es

