Lagunok,
Irailaren 27an goizeko 10:30ean, San Frantzisko plazatik abiatuz Euskaraz
Bizi Nahi Dut herri lasterketan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Hirugarren urtez, Euskal Herri guztian iraila eta abenduan zehar beste
hainbat herritan eginen da lasterketa hau bera. Eta Iruñean San Fermin
Txikitorekin batera izaki ibilbidea Alde Zaharretik egiteko aukera ezin hobea
dela uste dugu.
Euskaraz bizi nahi duzuen adin guztietako lagunak 5,5 km-ko ibilbidean, nor
bere martxan, baina guztiak euskaraz bizitzeko norabide berean, jai/kirol
giroan korrika egitera deitzen zaituztegu: burua deskonektatzeko korrika
egitea gustuko duzuenak, kuadrilarekin batera ibilbide polit hau egitera
animatzen zaretenak, kross korrikalariak,  zuen txikiek ere korrika egin
dezaten nahi duzuenak (lasai, haurrendako distantzia txikiagoko ibilbidea
dugu esku artean!)… Anima zaitezte irailaren 27an Iruñeko kaleak hartzera!
Irailaren 15etaik aurrera Campion euskaltegian (Comedias 14-4) eta Iruñezar
euskaltegian (Errekoletak 16, behea) aldez aurretik apuntatzeko aukera
izanen duzue . Egunean bertan 9:00etatik 10:00etara San Frantzisko plazan
izena emateko aukera ere izanen da.
Bertan elkar ikusiko dugulakoan, hartu gure agurrik beroena!!