EUSKALDUNA NAIZ!
Zer da Mintzakide?
[ms_popover title=”Zer da Mintzakide?” triggering_text=”” trigger=”click” placement=”top” class=”” id=””]Zer da Mintzakide? Zer da Iruñerriko eta Agoitzko Mintzakide? Euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak hitz egiteko ohitura ez dutenekin (edo zailtasuna edo aukera ez dutenekin) elkartzen dituen egitasmoa.[/ms_popover]
- Zer da Iruñerriko eta Agoitzko Mintzakide? Euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak hitz egiteko ohitura ez dutenekin (edo zailtasuna edo aukera ez dutenekin) elkartzen dituen egitasmoa.
- Nola funtzionatzen du?
- MINTZAKIDE TALDEAK:
- 4- 6 laguneko taldeak sortzen dira.
- Ahal den heinean BIDELAGUN bat egoten da (euskaraz ondo moldatzen den pertsona) talde guztietan. Bidelaguna ez da irakaslea, beste taldekide bat da eta ikasten ari direnei laguntzeko aritzen da mintzapraktika programa honetan.
- Taldeak gutxienez astean behin ordubetez elkartzen dira.
- Normalean taberna batean elkartzean dira (taldeek lekua erabakitzeko askatasun osoa dute).
- SAIO OSAGARRIAK:
- Ikasturtean zehar ekintza desberdinak antolatzen dira mintzalagun taldeak elkarren artean ezagutzeko, Iruñerriko eta Agoitzko euskaldunon sarea handitze asmoz.
- Zeintzuk dira helburuak?
- euskaraz mintzatzeko jarioa lantzea
- euskaraz mintzatzeko motibazioa handitzea
- euskaraz aritzeko ohitura txertatzea
- harreman sare euskaldun berriak sortzea
- Iruñerriko eta Agoitzko euskal giroa ezagutaraztea
IZENA EMAN!
- Iruñerriko Mintzakide:
- 2004an Iruñerriko euskalgintzaren eta beste hainbat eragileren ekimenez Iruñerriko Mintzakide Egitasmoa abian jarri zen.
- Aurreko Ikasturtean 700 bat Mintzakide inguru aritu ziren Iruñerriko Mintzakide egitasmoan.
- Gurasolagun aldaeran, guraso taldeak taldeak biltzen dira.
- Harrematarako: 948 33 08 68 / 674351715 edo pasa zaitzez gure bulegotik!
MINTZAKIDE EGITASMOA
Ribed Parkea 1 -3 bulegoa
31610 ATARRABIA.

