Kirolariak aspaldidanik konturatu dira helburuak lortzeko  kirolariaren osotasuna landuko duen plan estrategiko baten beharraz.
Plan  honetan, arlo fisikoaz gain, arlo mentala eta espirituala ere lantzen dituzte, bizitza pertsonala zein kirol emaitzak nabarmen   hobetuaz. Azken finean, gizakion berezko errekurtsoak hobe erabiltzean  datza gakoak.
Ikasle, langile zein guraso rolean gure errendimendua orduan eta  hobeago aprobetxatzea eskatzen digun gizarte honetarako prestakuntza  behar dugu. Ikasleei gaztetxoak direnetik errendimendu altuagoa   eskatzen zaie (zeresanik ez, ikasketa orokorrez gain bestelako   ikasketak egitera ausartzen badira: musika, e.a). Langileoi, lan sari   berdinean, produktibitatea, kalitatea, sormena, eta beste hamaika   eskakizun gehitu zaizkigu eta, baldintza hauetan, ikasle zein langile  guraso eta seme alaba bilakatzerakoan, konfliktoak nabarmen zaildu dira.
Gizartea ikaragarri berekoia bilakatzen ari da eta honek ez dakar ezer onik.Honek denak bizitzaren presioa nabarmen handitzen digu, nekea,   haserrea, estresa, energia falta, gogo falta eta abar  egunerokotasunean azalduaz.
Nere bizitzako estresaren goi maila jo ondoren (3 kotxe istripu, 3  kotxe txikitu, e.a.) eta bizitza kalitate eza urte ugariz ongi ezagutu    ondoren (bizitzeko gogoa?), egoerari buelta eman zekioken tresna  bilduma ezagutu nuen. Behar bezala eta disziplinaz praktikatu dut eta  praktikatzen jarraitzen dut. Bidean, familia (bikotea eta bi seme  alaba), adin eta musika tresna ezberdina ikasten duten ikasle ugari,  musikari profesionalak, kirolari profesionalak, irakasleak, bestelako  lagunak, hitzaldi ezberdinetan ezagututako pertsonak, eta abar luze  bat baliatu da tresna hauetaz. Emaitzak zoragarriak izan dira. Pertsonalki bizitutakoari eta gerturatu zaizkidanen esperientzia  positiboak entzun ondoren, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2010)  master bat egin nuen  unibertsitatean mundu mailan egindako ikerketa  zientifikoak bildu asmoz. Emaitzek aurreko esperientzia personal  bikaina baieztatu dute.
 

Hemen aurkezten diren tresnak disziplinaz erabiliaz, bizitza kalitate  zoragarria eskuratu dut: Nere ametsetako bizitza lortu dut eta  egindako lanaren emaitzaz ikaragarri arro nago. Jendaurrean  disfrutatu    egiten dut (lehenago ez bezala) eta bizitzako helburuak ikaragarri  argitu ondoren, gustora nabil zorionean hegaka Informazio hau onegia da gordetzeko. Zabaldu beharra sentitu dut eta  horretan nabil.
Zure txanda iritsi da: tresnok ikasi, disziplinaz erabili eta emaitza  berdinak edo hobeagoak lortu zenitzake. Animo, merezi duzu eta!
Iturria:
http://entrenamendumentala.blogspot.com.es

Noiz: Urriaren 22an, 20:00etan
Non: Euskaldunon Biltokin

Gidaria: Urko Arozena