Mintzakide Saio Osagarria. Gayarre antzokira goaz!

ANTZERKIA&SOLASALDIA
Bernardo Atxagaren ” 7 aldiz elur” antzezlana, Gayarre antzokira ikustera goaz . 
Saio osagarri berezia izango da, antzezlana ikusteaz gain, amaitutakoan  TANTTAKA TEATROko antzezleekin hitz egiteko aukera  edukiko dute gerturatzen diren lagunek, akaso tragu batzuen bueltan,” CAFE NIZAk” %10 beherapena egingo digulakoz kontsumizioetan Gayarreko sarrera aurkeztuz.
6 Sarrerak zozketatuko ditugu Mintzakideen artean, horrez gain %20 beherapena izango dugu sarreretan, eta %10 Cafe Nizan.
Zozketa, abenduaren 9an, arratsaldeko 17:00etan egingo da.
Non: Gayarre Antzokian
Noiz: Abenduaren 10ean, 20:00etan (19:30ean sarrerak jasotzeko)
Antzezlana amaitzerakoan solasaldia egingo dugu TTantaka Teatro Konpaniako lagunekin.
Sarrerak: 12€( beherapenarekin)
SARRERAK ALDEZ  AURRETIK ESKATU BEHAR DITUGU, EZ HUTZI AZKEN EGUNERAKO!
Sarrerak hartzeko bideak:
-Hurrengo inprimakiaren bitartez: SAKATU HEMEN 
-Whatsapp bitartez: Izen-abizenak,  673 317 630 telefonoan
-epostaz: Izen-abizenak eta kontakturako telefonoa  mintzakide1@gmail.com  helbidean(sakatu loturan)
-Karrikiri dendan: Xabier Karrika 4, 31001 Iruñea.

Antzerkia, musika eta poesia Mikel Laboaren inguruan

 Egilea Bernardo Atxaga Musika Mikel Laboa Zuzendaria Mireia Gabilondo Musika moldaketak eta zuzendaritza Iñaki Salvador Irudiak Zumeta Eszenografi a Fernando Bernués Argiztatzea Xabier Lozano Jantziak Ana Turrillas Bideoa muntatzea: Acrónica Interpretatzaileak Maria Berasarte, Mireia Gabilondo, Iñaki Rikarte, Iñaki Salvador, Angel Unzu



Antzerkia,
musika eta poesia, Mikel Laboaren figura artistikoaren inguruan.
“Zazpi aldiz elur (Mikel Laboa Elurretan)” Tanttaka taldearen antzezlan
berria da, eta Bernardo Atxagaren testuak ditu. Egile abeslariaren
oroitzapena da, batez ere. Poesiaren tresnekin, antzezlana
eszenaratzearekin, musikarekin, errespetuarekin, emozioarekin eta
umorearekin Mikel Laboaren unibertso artistiko eta humanoa ibiliko da.
Lagunen arteko topaketa da. Dena geldiaraztea ekartzen duen elurtea
izaten denean bezala, eta gaua iristen denean Mikelek txoriekin zituen
topaketez, Mikelen lotsaz, irribarreaz, ausardia artistikoaz… hitz
egiten denean bezala.
Iraupena: 60 minutu gutxi gorabehera
SARRERAK AURRETIK ESKATU BEHAR DITUGU EZ HUTZI AZKEN EGUNERAKO!
Sarrerak hartzeko bideak:
-Hurrengo inprimakiaren bitartez: SAKATU HEMEN 
-Whatsapp bitartez: Izen-abizenak,  673 317 630 telefonoan
-epostaz: Izen-abizenak eta kontakturako telefonoa  mintzakide1@gmail.com  helbidean(sakatu loturan)
-Karrikiri dendan: Xabier Karrika 4, 31001 Iruñea.