“Poteoa”, antzerkia eta solasaldia.
otsailaren 11erako, plan ederra prestatu dugu. Gayarren ” Arkimedesen Printzipioa” antzezlana ikusteko aukera izango dugu eta gero antzezleekin solasteko aukera izango dugu.
Aurrekoetan bezala, sarrerak %20 deskontuarekin izango ditugu eta horrez gain 4 sarreren zozketa egingo dugu. Hitzordua 19:30etan Cafe Nizan jarri dugu, sarrerarekin traguetan eskaintzen diguten %10 beherapena probesteko.
Sarrerak erreserbatzeko bideak:
Hurrengo inprimakiaren bidez:
mintzakide1@gmail.com helbidean (sakatu estekan)
674345749 whatsappean edo Karrikadendan
“Arkimedesen printzipioa”
Arkimedesen Printzipioak udal-igerilekuko kloro giroan murgitzen gaitu gure gizarte axolagabearen muturreko parabola da, benetakoa ala ez den gertaera abiapuntua izanik. Haur igeriketa taldeko entrenatzaileak mutiko bati ahoan musua ematen ikusi duelakoan dago ne skatila bat..
Masailean musu bat baino ez da, entrenatzaileak nekatzeraino dioen bezala edo benetan bazegoen asmo lizunik?
Une honetatik aurrera sare sozialak irakiten hasiko dira eta saihetsezineko zurrunbiloan hedatzen eskandalu bihurtuko den berria, beste aldetik inork egiaztatzerik ez daukana.
Obrak aukera ematen digu gertaera hau; pertsonaia bakoitzaren ikuspegi eta iritzitik jasotzeko protagonistarengandik, igerilekuko zuzendariarengandik, lankideegandik, gurasoengandik…
Baina zein da gure iritzia? Esandakoak egia hutsa dira edo gezurrik beltzenak osatzen ari dira. Inguratzen gaituen gizartearen psikosi gaisoak gure iritzia ere kolokan jartzen du eta ikus daiteke zurrumurru soil batek nola astindu desakeen gure barneko beldurra eta neurrigabeko indarkeria askatzea lortzeraino.
Sare sozialen nonaikotasuna era kritikoan da gaurreguneko egoera lazgarriak direla eta.
Maskaradak Arkimedesen Printzipioa eskaintzen digu euskarako eta gaztelerako aktore talde bikain biri esker. Obra honek 2011ko Born Saria eskuratu zuen baita nazioarteko arrakasta ere hain ezberdinak diren Mexiko, Argentina Colombia, Frantzia, Italia edo Errusian besteak beste.
Euskarako eta gaztelerako aktore taldea beste batzuen artean honako hauek osatzen dute; Tessa Andonegi (GOENKALE), Eneko Sagardoy euskaraz eta Javier Pereira (2014ko Aktore Berri Onenaren GOYA Saria), Lola Baldrich (ERCILLA Saria, El Internado, Amar en Tiempos Revueltos,…) gaztelainaz.
Egilea: JOSEP MARIA MIRÓ I COROMINA
Itzulpena: IÑAKI ZIARRUSTA
Zuzendaria: CARLOS PANERA
Aktoreak:
ENEKO SAGARDOY
TESSA ANDONEGI
XABIER ORTUZAR
AITOR FERNANDINO
Soinua: URKO HERNÁNDEZ
Eskenografia: GORKA MÍNGUEZ
Kartela: GUK ERREKERRE
Teknikaria: ARANTZA HEREDIA
Banaketa: IÑAKI ARKOTXA
Ekoizpena: MASKARADA
