Urtarrilean saiatu baginen ere, eguraldiagatik bertan behera utzi behar izan genuen baina berriz ere hemen duzue Arrotxapeako Mintzakide taldearen eskutik datorkigun mendi irteera egiteko proposamena:
Untzueko Haitza.
Eguna: Otsailak 1, IGANDEA.
Ordua: 10:30
Lekua: Korralilloseko errotondan.
Izena emateko: azken eguna urtarrilak 30, mintzakide1@gmail.com helbidean, 674345749 whatsappean edo azpian topatuko duzun fitxa betetzen.
UNTZUEKO HAITZA.
Untzue herriaren gainean
ageri den haitza da. Igoera laburra du, baina polita. Untzuetik abiatu
eta laster sartuko gara ezpel artera, gero haitzarte batzuetan igaro eta
tontorrean gara. Mendi txikia da, baina ikuspegi zabalekoa hegoaldeko
lurraldeen gain. Atze aldean ordea, ekialdeara luzatzen den hegi luzean,
haizerrota zuri ugari dago, bertan hasi eta hainbat kilometrotan.
