Urtarrilaren 30ean, 20:00etan.

“Lurrean etzanda” Ruper Ordorikaren disko berria da. 2014ko irailean grabatua, Ruperren 11 abesti berri hartzen ditu. Gau jaialdi honetan abesti zoragarriak eta soinu kalitate ederra entzuteko aukera izango da, Kenny Wollesen (Bill Frisell, Tom Waits…), Leo Abrahams (Brian Eno, Jarvis Cocker) eta Simon Edwards musikarien (Fairground Atraction, Billy Bragg) ekarpen bikainaren laguntzarekin.
Disko honek harago joatea lortuko du, hamabost disko handi baino gehiago izanda, euskal musikan ezinbesteko erreferentzia den musikari honen ibilbidean.
Ruper Ordorika (musika, letra eta ahotsa), Fernando Neira (bateria),Hasier Oleaga (baxua) eta Arkaitz Miner (gitarra, biolina eta mandolina)

%20 beherapena izango dugu sarreretan,horrez gain ,4 
Sarrerak zozketatuko ditugu Mintzakideen artean, eta %10 Cafe Nizan.
Zozketa, urtarrilaren 29an, arratsaldeko 17:00etan egingo da.

SARRERAK AURRETIK ESKATU BEHAR DITUGU EZ HUTZI AZKEN EGUNERAKO!
Sarrerak hartzeko bideak:
-Hurrengo inprimakiaren bitartez: SAKATU HEMEN 
-Whatsapp bitartez: Izen-abizenak,  674345749 telefonoan
-epostaz: Izen-abizenak eta kontakturako telefonoa  mintzakide1@gmail.com  helbidean(sakatu loturan)
-Karrikiri dendan: Xabier Karrika 4, 31001 Iruñea.