Ikasturtea azaroan hasi bazen ere, oraindik badira zenbait talde osatu gabe. Alde batetik zenbait herri eta auzoetan dauden taldeen informazioa jasotzen ez dugulako, nahiz eta askotan eskatu,  eta beste aldetik zenbait taldeetan eta ordutegietan Bidelagunak faltan ditugulako.
Lagun eta talde berriak ditugu hainbat herri eta auzoetan: Eguesibarren, Zizur Nagusian, Antsoainen, Berriozarren, Agoitzen, Artikan, Iruñean, Uharten, Burlatan, Atarrabian…. baina askotan ezin izan ditugu taldeak martxan jarri aipatutako arazoengatik, besteak beste…. 
Hori dela eta, zuen laguntza eskatzera gatoz. 
Esan bezala, ezinbestekoa dugu aurreko ikasturteetatik datozen mintzapraktika taldeen informazioa jasotzea, eguneratua izatea, ( nortzuk biltzen zareten, non, noiz….),lagun berriak taldekatu ahal izateko. Zure taldearen kasua bada, jarri zaitez gurekin harremanetan.  

Urte berri honetan  ere euskaraz txukun egiten dutenengana heltzea dugu helburu.  Hau da, BIDELAGUN berriak gureganatzea. Bidelagun zeregina taldeko eredu izatea da (inolaz ere ez maisu edo irakaslea). Hizkuntza menperatzen duen heinean taldeari bizitasuna eta freskotasuna eransten dio. 

 BIDELAGUN  izatera animatu nahi zaitugu, zure laguntzari esker, euskara gehiago erabiltzen eta entzuten lagundu dezakezulako!!!
Talderen batean sartzeko interesa baldin baduzu gurekin jarri zaitezke harremanetan edo zuzenean izen emate fitxa bete zein egun eta orduetan egon ahal duzun zehaztuz eta zurekin jarriko gara kontaktuan. Izen-emate fitxa Internetez : sakatu hemen 

Ea guztion laguntzarekin jarritako helburua lortzen dugun: Otsailerako lagun guztiak martxan izatea.
Urte berri on eta esker mila!

Biderkatu Euskara Mintzakideen Magiarekin!