Euskararen Ginkana lehiaketaren laugarren froga argitaratu dute jada eta aurrera doa. Taldeak dagoeneko martxan eta frogak burutzen!
21 talde ari dira 3.000 euroko saria lortzeko lehian, horretarako astero proposatzen diren erronkak burutuz. Laugarren proba egiten ari dira dagoeneko euskara, teknologia berriak eta ekologia gaitzat hartuta.
Zortzi galderaz osatutako galdera sorta erantzun behar izan dute lehen proban. Bigarrenean aldiz, Mintzatu.com aplikazioaren bidez euskararen arnasgune diren lekuak identifikatzen aritu
dira.
Izan ere, biziberrituko badira, hizkuntza gutxituek ezinbestekoak
dituzte erabilera gune normalizatuak, hizkuntzak lasai arnas hartzeko
lekuak.
Ginkanako talde parte hartzaileei, beraien herri edo eskualdean gune
horietako batzuk bilatu eta partekatzeko eskatu zaie, euskarazko
zerbitzua eskaintzen duten lekuak jasotzen dituen mapan bateratu ahal
izateko.


Sei proba burutu beharko dituzte guztira. Horietan
puntuazio altuena lortzen duten 4 taldeak pasako dira finalera, eta
bertan gainditu beharko dituzte lehiaketaren edizio honetako azken
probak. Euskararen aldeko egitasmo bat sustatzeko 3.000 euro daude
jokoan.
Euskal Herriko hainbat txokotako izaera ezberdinetako taldeak bildu ditu oraingo honetan ere Euskararen Ginkanak.
Euskara elkarte eta taldeez gain, hedabideak, kultur egitasmoak, ikasle
taldeak, aisialdian edota hezkuntzan ari diren eragileak eta beste
hainbat animatu dira Kutxa Ekoguneak eta Azkue Fundazioak antolatutako proiektu honetan parte hartzera. Guztien
artean, euskaraz eta euskararekin dibertitzea da helburua, bide batez
aurten proposatutako gaiei buruzko ezagutza zabaldu eta eskura daude
baliabideak ikusarazteko
.ç

 

Jarraitu Euskararen Ginkana sare sozialen bidez!

 Euskararen Ginkana orrialdea 

   
@euskaraginkana                       

Euskararen Ginkana Kanala