EUSKALDUNON BILTOKIKO elkartekoek  beste
komedia bat eskainiko digute: PISUKIDEAK.  Antzezlan dibertigarri honek
barre algarak eragingo dizkigu datorren martxoaren  21ean, larunbata,
arratsaldeko 20:00etan.

Egoerak muturreraino eramanda, umorezko antzezlan honek
markos eta Matilde pisukideen balentriak taularatzen ditu.
Peru Madalenak idatzitako antzezlan hau Sonia Villamor eta Jon Zubiaga aktoreek gorpuzten dute.
Ondo pasatzeko gura baduzu etor zaitez!