12:00etan mintzodromo erraldoia Gaztelu plazan. Harrera eta ongi etorria eman. Era librean aritzeko ekimena da, plazako txoko ezberdinetan sakabanatuta, bankuetan, tabernetan.

 #ap25Anahitasuna. Mintzodromoa

Euskara ikasleei klasetik kanpo euskaraz hitz egiteko tarte bat eskain­tzea da Min­tzodromoaren helburua. Bataz beste, pare bat orduko iraupena izanen du saioak goizeko 12:00etatik aurrera, hitzordua Gaztelu plazan.

Euskara ikasleak eta euskaraz ongi dakitenak elkarrekin. Hortaz, norberaren euskara maila lantzeaz gain bes­te ikasle batzuk ere ezagutzeko eta elkarlana jorratzeko modua eskainiko du Mintzodromoak.

Era librean aritzeko ekimena izango da, plazako txoko ezberdinetan sakabanatuta, bankuetan, tabernetan. Iruñeko “egongelan” euskaraz aritzeko aitzakia paregabea , Iruñerriko euskara ikasle zein herritarrei bertan parte har­tzeko deia luzatzen dizuegu eta gero, Euskaraz bizi nahi dugulako, euskaraz bizitzeko eskubidearen alde, 18:00etan ekitaldia Anaitasuna Kiroldegian.