Martxoaren 13tik 15era, Euskal Herriko hainbat txokotako 16 mintzalagun elkartu ziren Etxalarko Mokorreko Borda baserrian. Iruñea, Gasteiz, Getxo, Hondarribia, Donostia eta Hernaniko kideek, baserriko arduradun eta lagunekin batera igaro zuten asteburua.
Bi egunez, Etxalarko etxeen istorioak eta xelebrekeriak ezagutu zituzten, basoan ibili ziren, masaje, euskal dantza eta kantu tailerrak izan zituzten, eta artoa hainbat modutan sukaldatzen ikasi zuten. Zenbait argazki bidali dizkigute, eta kontatu digutenez, lagun giro atsegina izan zuten. Bertan ikus ditzakezue argazkiak.
Joateko aukerarik izan ez bazenuten edo esperientzia errepikatu nahi baldin baduzue, adi!Ekainaren 12tik 14ra berriz izango duzue aukera! Etxalarko kideak asteburua prestatzen hasi dira jadanik, animatu zaitezte!