PRENTSA-OHARRA
VII. EUSKARAREN JAIA –  Berriobeitiko Zendea

VII. Euskararen Jaia antolatu dugu Berriobeitiko Zendean. Aurten, Euskararen Eguna, berez, Berriobeiti
herrian ospatuko da.

Jatorria: 2009. urtean ospatu zen lehenengo aldiz eta, ondoren urtez urte egin da Berriobeitiko Zendeako
herri ezberdinetan.

Helburuak: Zendean euskararen erabilera sustatzea eta herritar euskaltzale berriek eta zaharrek elkar
ezagutzea dugu helburu, eta guztia testuinguru ludiko batean. Horrekin batera, gure bazterrak eta historia
ezagutzera eman nahi ditugu, eta aldi berean, gure herrietan euskarak utzi duen ondarea aintzatetsi, mendeetan
zehar hizkuntza erabiliena izan baita, eta gaur egun ere bizirik baitago gure artean.

Egitura: ekitaldi nagusia Euskararen Eguna da, baina horretaz gain beste hainbat ekimen antolatu dira
aurreko aste honetan, Zendeako herri ezberdinetan.

Antolaketa: Euskararen Jaia antolatzeko herritarren Batzorde Irekirako deia egiten da eta herritar guztiak
gonbidatuta daude. Azpimarratzekoa da, Euskara Zerbitzuaren koordinazioarekin, 30 auzokideen inguruko
talde bat dagoela lanean eta beste herritar zenbaitzuk ere bere laguntza eskaini dutela.