Oporrak noiz irentsiko ditugu egunero galdetzen dugun bitartean, uda heldu da.
Udarako lagun eta talde berriak antolatzen ari gara hainbat herri eta auzoetan: Eguesibarren, Zizur Nagusian, Antsoainen, Berriozarren, Agoitzen, Artikan, Iruñean, Uharten, Burlatan, Atarrabian…. baina askotan ezin izan ditugu taldeak martxan jarri udan zehar jarraituko duten taldeen informazioa ez izateteagatik…..
Hori dela eta, zuen asmoen berri informazioa eskatzera gatoz.
Esan bezala, ezinbestekoa dugu ikasturteetatik datozen mintzapraktika taldeen informazioa jasotzea, eguneratua izatea, ( nortzuk biltzen zareten, non, noiz….),lagun berriak taldekatu ahal izateko.
Zure taldearen kasua bada, jarri zaitez gurekin harremanetan.mintzakide1@gmail.com
Ikasturtean zehar bezala, opor garai berri honetan ere euskaraz txukun egiten dutenengana heltzea dugu helburu. Hau da, BIDELAGUN berriak gureganatzea.
Bidelagun zeregina taldeko eredu izatea da (inolaz ere ez maisu edo irakaslea).
Hizkuntza menperatzen duen heinean taldeari bizitasuna eta freskotasuna eransten dio.
BIDELAGUN izatera animatu nahi zaitugu, zure laguntzari esker, euskara gehiago erabiltzen eta entzuten lagundu dezakezulako!!!
Talderen batean sartzeko interesa baldin baduzu gurekin jarri zaitezke harremanetan, zein egun eta orduetan egon ahal duzun zehaztuz eta zurekin jarriko gara kontaktuan.
Ea guztion laguntzarekin,udan ere euskara gertu izatea, praktikatzea lortzen dugun.
esker mila!
http://mintzakideak.blogspot.com.es/2015/05/udan-ere-euskaraz-gertu-izan-nahi-duzu.html
