Iaz esaldi
horrekin Iosu izeneko euskara ikasleak sari nagusia eskuratu zuen:
Zugarramurdiko Graxiana Aterpetxean gaua+gosaria+museorako sarrerak (bi
lagunentzat).

Aurten ere
sariketa bera antolatu dugu, eta Zugarramurdiko egonaldia ere irabazlearen
zain. Bertan parte hartzeko euskara ikasle bezala izan duzun esperientzia
esaldi bakar batean idatzi behar da.. Kontakizunik ederrenarentzat sari nagusia
izanen da, eta irailaren 23an jakinaraziko da, bestan bertan.

Irailaren
23rako euskara ikasleen besta prestatzen ari gara. Bertan, besteak beste,
musika emanaldia, bakarrizketa, mintzodromoa…izanen ditugu. Laster besta
beraren egitarau osoa aurkeztuko dugu.

Sariketan parte hartzera animatuz gero, bidali zure
bizipena euskaraikasleenbesta@gmail.com
helbidera, eta zure inguruko
euskara ikasleak ere anima itzazu. Eskerrik asko)
Helbide berean izena eman dekazezue
·        
Bestaren
atarian, hilaren 21ean, euskara ikasleentzat antolatuko dugun “Hitzajolas”
diktaketa-sariketan
·        
Irailaren
23an, arratsaldeko 7etan izanen den mintzodromoan
Eskerrik asko eta laster arte
AEK