Kaixo Mintzakideok!

2015/ 2016 ikasturtea prestatzen gabiltza!!

Izen-emate epe ofiziala datorren irailaren 21etik urriaren 25era zabalik egongo
da ,
hala ere, dagoeneko internetez bete dezakezue hurrengo estekan:   https://goo.gl/s7Njz7

 Internetez moldatzen ez bazarete bi-orrikoak ohiko
tokietan topatuko dituzue:
   Epe horretan, ohi bezala,  guztiok
izen-emate fitxa bete behar duzue
, epez kanpo ez dira izen-emate
fitxa onartuko.
Kanpaina berriaren aurkezpen ofiziala irailaren 4.en
astean egingo dugu eta horren berri ere emango dizuegu.

Urtero bezala, pazientzia eskatu behar dizuegu. ia 800 mintzakide elkartu ginen
iaz eta taldekatze prozesua luzea izaten da.
Talde berriak urrian / azaroan sortuko dira. 

Laster arte!