Martxoaren 19an “Joxemiel Bidador Pastorala” Barañaingo Auditorioan

Ikuskizun koloretsu eta bizia Iruñerrian ikusteko azken aukera

Zuberoako Pastoralean oinarrituriko ikuskizun koloretsu eta bizia: antzerkia, dantza, kantua… 80 lagun inguru arizale, kantari, dantzari eta musikarien artean, baita Tuterako Erraldoien Konpartsa eta San Lorentzoko Danzanteak ere, Joxemiel zena bi talde horien partaide izan baitzen. Ikuskizunean Bidadorren ibilbidearen glosa eginen dugu; Bidador euskaltzale, idazle, dantzari, ikerlari, alkate, laguna, familiako… ageri zaigu. Era berean, ikuskizunak Iruñea eta Iruñerriko Euskaldunoi eginiko gorazarrea izan nahi du.

Martxoaren 19an, larunbata, 20:00etan. Sarrerak 10 euroan salgai Karrikiri dendan eta auditorioaren webgunean (www.auditoriobaranain.com)

https://mintzakide.eus/event/josemiel-bidador-pastorala-2?instance_id=9475