MINTZA TXOTX!
LESAKAKO LINDDURENBORDA SAGARDOTEGIRA IRTEERA
Mintza-txotx! Martxoaren 5ean, larunbatarekin.
Iruñerriko eta Lizarbeibarko Mintzakideak,Baztan-Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak eta Baztan-Bidasoko euskaltegiak.
Saio hau erabat parte-hartzailea izatea nahi dugu, gainera, harremanak lantzeko, euskal sareak hedatzeko eta gure inguruan eragin soziala izateko ere balioko du.
Oroitu saio osagarri hauek denendako irekiak direla, beraz zuen lagunak, familia, ezagunak, amoranteak… parte hartzera animatzen ahal dituzue. Baldintza bakarra euskaraz aritzea da!!!
Izena emateko: 610 920673, solaslaguna@topagunea.org telefonoan edo jarri harremanetan zure herriko dinamizatzailearekin.
Idatzi mezu bat zure izen-abizenak eta telefonoa zehaztuz mintzakide1@gmail.com helbidera eta konfirmazio mezua jasoko duzu kontu korrontearen zenbakiarekin
Autobusa Lizarraldetik etorriko da, Baztango eta Malerrekako jendea hartu eta Lesakarat abiatuko da.
Sagardotegiko menua:
Bakailao frijitua piperrekin
Bakailao tortilla
Txuleta (450 g. pertsonako)
Gasna, irasagarra eta intxaurra
Sagardoa eta ardoa aukeran
Prezioa: 26€
Kafea eta kopa aparte
AUTOBUSAREN ORDUTEGIAK:
12:00ean Lizarrako Bus Geltokian
12:30 Iruñea, Korralilloseko errotondan
13:15etan, Elizondoko Plazan.
13:40ean, Doneztebeko bus geltokian.
14:00 Lesakan.
20:30etan Lesakatik buelta!
Autobusaren prezioa: 7€
Izen ematea: Harremanetan jarri zure herriko dinamizatzailearekin
Internetez otsailaren 26a artio.
ANIMATU!!!
Biziki ongi pasatuko dugu elkarrekin!!!
Oharra: Oroitu saio osagarri hauek denendako irekiak direla, beraz zuen lagunak, familia, ezagunak, amoranteak… parte hartzera animatzen ahal dituzue.
Baldintza bakarra euskaraz aritzea da!!!
Iazko bideoa:

