Euskararen Astea. Prentsa oharra

Hauxe da Berriobeitiko Zendean antolatzen den VIII. Euskararen Astea eta Jaia. Festa honen jatorria 2008. urtean dago.
Festaren helburuak hauek dira:
Zendean euskararen erabilera sustatzea eta herritar euskaltzale berriek eta zaharrek elkar ezagutzea dugu helburu, eta guztia testuinguru ludiko batean.
Horrekin batera, gure bazterrak eta historia ezagutzera eman nahi ditugu, eta aldi berean, gure herrietan euskarak utzi duen ondarea aintzatetsi, mendeetan zehar hizkuntza erabiliena izan baita, eta gaur egun ere bizirik baitago gure artean.
Euskararen Jaia antolatzeko Batzorde Irekirako deia egiten da eta herritar guztiak gonbidatuta daude. Aurten, Udal Euskara Zerbitzuarekin batera, antolaketa lan hauetan, eratu berri den “Berriobeitiko Euskaltzaleen Sarea” elkarteak parte hartu du.  Ondoren, 2016ko Euskararen Astearen egitaraua igortzen dizuegu, ahal baduzue, honen
berri eman dezazuen.
Euskararen Eguna, Ekainaren 4n ospatuko da Berriobeitiko zendeako Ballariain herrian.
Aurretik, baina, hainbat jarduera izanen dira zendeako beste herritan.

 BERRIOBEITIKO ZENDEAREN EUSKARAREN ASTEA

 BESTELAKO JARDUERAK

EUSKARAZ BIZI-KLETA MARTXA
Eguna: Maiatzak 29 (igandea)
11:00etan Irteera eta bukaera: Lozako plaza. Hamaiketakoa Larragetan
IPUIN KONTALARIA
Patrizia Enerizen eskutik
Eguna: Maiatzak 31 (asteartea)
18:00etan Aitzoaingo Kontzeju Etxean
EUSKAL MINIDISKOTEKA
Eguna: Ekainak 1 (asteazkena)
19:00etan Artika Berriko plazan
HITZALDIA
“Nolakoa zen gure zendeako euskara?” Koldo Artolaren eskutik
Eguna: Ekainak 2 (osteguna)
19:00etan Berriogoitiko Kontzeju Etxea
EUSKARAREN INGURUKO ERAKUSKETA
Egunak: Ekainaren 6tik 30era
Artikako Kultur Etxean

EUSKARAREN EGUNA BALLARIAIN, EKAINAK 4

Egun osoan: Erakusketa Kontzeju Etxean
Goiz osoan: Txokoa: argazkiak egiteko
11:30 JAIAREN HASIERA
11:30 HERRI DANTZAK. ZENDEAKO FANFARREA. BERRIOGOITIKETA ARTIKAKO ERRALDOIAK ETA KILIKIAK.
12:45 HERRI KIROLAK HAURRENTZAT
14:00 HAURREN HERRI BAZKARIA / Comida popular de los niños/as14:30 HELDUEN HERRI BAZKARIA
15:00-19:00 HAURRENTZAKO PUZGARRIAK ETA JOLASAK
16:30 TALOAK EGITEKO HAURRENTZAKO TAILERRA
16:30 BAZKALONDOKO KANTALDIA ‘ZINDIKU’ TALDEAREKIN
18:00 HELDUDEN SOKATIRA
18:30-21:30 DANTZALDIA ‘THE TRIKITEENS’ TALDEAREKIN
21:30 BOKATAK JAI-GUNEAN
22:00etik aurrera: Festak jarraituko du Ballariango elkartean
*txartelak aldez aurretik salgai, Artikako kultur etxeko kafetegian eta Berriobeitiko Erabilera anitzeko eraikinaren tabernan maiatzaren 31a arte.

Berriobeitiko Euskara Zerbitzua
euskara@berriobeiti.eus
Tel. 634515384 / 948 303129

http://www.berrioplano.es/eu/inicio/