Mintzakide ekaineko saio osagarria: Arga jaitsiera kanoetan.

Arga ibaiaren jaitsiera egin nahi duzu? Abenturaz gozatuko duzu eta ongi pasatuko duzu Iruñea inguratzen eta  zeharkatzen duen Arga ibaia ezagunaren jaitsiera kanoa batean egiten.

Jaitsiera bi lagunendako kanoetan egingo dugu, oso egonkorrak eta bakarrik hustu egiten dira,  inoiz ez dira urez betetzen, guztiz aproposak gutxieneko praktikarekin ibaian nabigatzen ikasi ahal izateko.

Jarduera dibertigarri honi Larraintzarreko makaldian hasiera emango diogu (Lagunartean elkartearen ondoan, Burlatako bidean) eta Arrotxapeako Zezendegietaraino nabigatuko dugu.

3 orduko jarduera hau, 16:15ean hasiko da, ikastaro labur bat jasoko dugu, jakin behar dugun guztia ikasteko eta nabigatzera!

canoas-arga-gruposEzinbestekoa IGERI EGITEN jakitea,  Bainujantzia, busti  daitezkeen  zapatila zahar batzuk, eskuoihala eta ostean txukuntzeko tresnak ( orrazia etab…),

Gidaria, Kanoa, arrauna, kaskoa, neoprenoa txaleko, euri jaka eta arropa hasieratik Zezendegietaraino eramatea gure esku! (eta asegurua).

Garrantzitsua da irteera ziurtatzeko gutxieneko pertsonetako talde 10 laguneko dela kontuan izatea.

Irteera taldearen mota ezberdinetara moldatzen da (adinak baldintzak….).

Parte hartzeko gutxieneko adina 12 urte.

https://mintzakide.eus/event/arga-jaitsiera-kanoetan-mintzaikide-saio-osagarria?instance_id=10718

Izena emateko bideak:

Hurrengo inprimakiaren bitartez, 664496509 whatsappean edo mintzakide1@gmail.com helbidean.