Arrantzale Eguna, uztailaren 12an. Animatuko al gara?

Bat baino gehiago urduri egonen da sanferminak gertu ditugulako eta Arrantzale Egunaren berri jaso ez duelako. Dagoeneko prestaketetan hasi gara eta eguna zehaztu dugu: uztailaren 12an, asteartearekin, izanen da. Aurtengo datak ikusi ondoren, asteartearekin egitea hoberena izanen dela ikusi dugu.

Beti bezala, Bizkaiko sukaldariak etorriko zaizkigu eta, haiekin batera, hegaluze errea, Izena emateko gure dendatik pasa, telefono honen bidez 948 225 845 edo posta elektronikoz bulegoa@karrikiri.eus

Karrikiri. Iruñeko Euskaldunon Topagunea