Uztailean eta abuztuan iruñean geratzeko asmorik?Euskara gertu izan nahi duzu?

Animatu eta parte hartu Iruñerriko Mintzakide egitasmoan.

udako Mintzakide

Urtero bezala udan ere mintzapraktikarako taldeak osatuko ditugu. Uztailean eta abuztuan euskara praktikatzeko edota MINTZAKIDE berriak ezagutzeko aukera.

Ikasturteko funtzionamendu bera izango dute: Ordu bateko saioak, astean behin, tragu bat hartzen, paseoan, …..

Izen-ematea ekainaren 27a arte zabalik izango duzue.

Udan Iruñerrian egongo zarela? Ez galdu euskaraz mintzatzeko eskaintzen dizuegun aukera hau!

Aizu, eta euskaraz hitz egiten badakizu eta astean ordu beteko tartea baduzu, euskara ikasten ari direnei laguntzeko aukera duzu Bidelaguna (laguntzailea) izanda. 
Prest bazaude, izena eman!