Igandean hasiko da Mintzakide Mendi Taldearen denboraldi berria. Hasteko E.H. erdigunera  igoko gara.

MMT. IZEN-EMATE FITXA.

[ms_button style=”normal” link=”https://goo.gl/forms/xLy2NuUW2U4kxek53″ size=”medium” shape=”” shadow=”no” block=”no” target=”_self” gradient=”no” color=”” text_color=”#ffffff” icon=”” icon_animation_type=”” border_width=”0″ class=”” id=””]MINTZAKIDE MENDI TALDEAREN IZEN-EMATE FITXA[/ms_button]

whatsapp-image-2016-09-09-at-15-18-36

Igandean hasiko da Mintzakide Mendi Taldearen denboraldi berria.

Mintzakide egitasmoaren bitartez sortutako talde mendizalea eta euskalduna da. Gure asmoa mendian barna prestaturiko ateraldi zehatzetan lagun giroan lasai ibiltzea da, Euskal Herriko bazter ederrak ezagutzea eta, bide nabar, naturaren kontuak euskaraz lantzea.

 Noiz geratzen gara?

 Igandeetan, goizeko 9:00etan geratzen gara Zezentegiko (Corralillos) behin behineko aparkalekuan 9:15ean bertatik abiatzen garelarikezer eta inori itxoin gabe. Beraz “tiñel”, hau da, puntual ez izatekotan, agur yogurrarena eginen dugu pozarren poderioz eta bertzerik gabe. Autoz , gehienetan arratsaldeko 16:00etan itzultzeko.

Nola?

Eguraldi eragozpenik izanez gero, eguneko ibilbidea alda daiteke, baita antolatzaleek hala erabakitzen badute ere. Bakoitzak jatekoa eramaten du. Puntualak gara. Lasai ez gara galtzen, txango bakoitzak badu bere erantzulea, ibilbidea aurrez aurretik prestatzen duena.

Autoetan moldatzen gara jende kopuruaren arabera, autoetan banaketa egin ahal izateko komenigarria da aldez aurretik izena ematea edo gutxienez abisatzea, whatsapp, email,….Gure aholkua, autoetako gastuak bidaiarien artean partekatzea.

Hona hemen Mendi Taldea den honek proposatzen dizkizuen ateraldiak:

Igande honetan, urriak 2,  E.H. Erdigunera, (1.230m) (Satrustegi mendilerroa) Irañeta herritik.

https://mintzakide.eus/event/eh-erdigunea-1-230m-mintzakide-mendi-taldea?instance_id=13170

Urriak 30, Madalen haitza (858m).

https://mintzakide.eus/event/madalen-haitza-858m-mintzakide-mendi-taldea?instance_id=13173

Azaroak 13, Sarbil (1.136m)

https://mintzakide.eus/event/sarbil-1-136m-mintzakide-mendi-taldea?instance_id=13174

Azaroak 27, Ernaitzu (1.203m)

https://mintzakide.eus/event/ernaitzu-1-203m-mintzakide-mendi-taldea?instance_id=13175

Abenduak 11, Akier

https://mintzakide.eus/event/akier-1-136m-mintzakide-mendi-taldea?instance_id=13177

Mendi Talde hau Iruñerriko Mintzakideren aisialdi euskarazko  eskaintzaren barruan kokatzen da.

Etorri hamarretakoa gogoan eta bizkar zorroa prestaturik….eta gozatu¡¡¡¡
Zatoz, E.H.ko Erdigunean elkar ikusiko gara¡¡