Mintzakideok, Gayarrera goaz! “Koaderno zuri” antzezlana.

Antzezlana amaitzerakoan, HIKA teatro lagunekin SOLASALDIA egingo da. (+info)

Erreserbatu zure sarrera!

Hurrengo asteazkenean (urriaren 19an) Hika Teatroa antzerki konpainia bere azken euskarazko ikuskizunarekin Iruñera bueltatuko da, Koaderno Zuri antzezlanarekin, hain zuzen.
Mintzakide askok joango direla esan dute. Beraz, aukera aprobetxatu beste taldeetako Mintzakideak ezagutzeko. Ez ahaztu hitzordua:

Noiz?Urriaren 19an, asteazkena, 19:30etan.
Non? Kafe Nizan. (%10eko deskontua traguetan)
Prezioa: 6,40 euro. (%20 deskontuarekin)

  • dossier_koadernoazuri_low_eus_001

    Aurrekoetan bezala, sarrerak %20 deskontuarekin (6,40€)  eta horrez gain  sarrerak erreserbatzen duzuenon artean  4 sarreren zozketa egingo dugu.

    SARRERAK ERRESERBATZEKO  ETA ZOZKETAN PARTE HARTZEKO BIDEAK:

  • hurrengo inprimakiaren bitartez (sakatu estekan) IZEN-EMATE FITXA
  • epostaz: Mezu honi erantzun hurrengo helbidera (sakatu estekan): mintzakide1@gmail.com
  • 664496509 whatsappean:”Koaderno Zuri” + IZEN-ABIZENAK

ZOZKETA urriaren  18an, 12:00etan izango da.  
Sarituen zerrenda web-orrian argitaratuko da eta sarituei telefonoz edo/eta epostaz jakinaraziko zaie.

KUADERNOA ZURI

Begoña eta Arrate ahizpak dira. Hogei urteren ondoren jaiotetxean egingo dute topo, ustekabean. Arrate eheko bizilagunak deituta itzuli da, denboraldi bat baitarama hoska, soinu arraroak entzuten dituela esanez. Ama hil berria da eta hutsik behar luke etxeak. Baina Arratek Begoña aurkitzen du bertan. Ezustean. Afrikan bizi izan da urte askoz Begoña. Amarengandik ihesi joan zen. Ekaitz-egun beldurgarri batez, aborto baten ondorioz, bizia hankartetik zihoakiola konturatu zenean. Laguntza eskatu zion amari. Honek, ordea, lagundu aurretik mehatxu egin zion. Gertatutakoa bien artean geratuko zela hitz emanarazi egin zion. Egun batzuk geroago Begoñak ihes egingo du zulo ilun hartatik, giro itogarri horretatik. Urrutira. Afrikara.
Zoriontsu izango da Afrikan………(segi irakurtzen)

Hika Teatroa

Egileak Arantxa Iturbe, Agurtzane Intxaurraga

Zuzendaritza Agurtzane Intxaurraga

AntzezleakItziar Ituño, Miren Gojenola, Agurtzane Intxaurraga

http://www.hikateatroa.eus/wp-content/uploads/2016/08/GUTUN_ZURIA_3_CLIPCHAMP_1080p.mp4?_=1