Igande honetan mendira: Madalenaitz
Hiriberritik (448m) abiatuko gara, Arakil ibaia gurutzatu dugu eta ezkerrera hartuko dugu Madalenaitz (860m) gailurra zeharkatzen duen Berastegiko harratea topatuko dugu.
Ezkerrera soro baten erdian, Berastegiko ermita erromanikoa (475m) utziko dugu. Harratetik barneratuz eskuinean Aritzabal gailurra (745n) utziko dugu. Hemendik aurrera bidea ezpelen artean igaroko da, eta pagadi bat gurutzatu ondoren aurrean Madalenaitz gailurra aurrean ikusiko dugu.
Animatu zaitezte eta zabaldu!
Gogorarazi nahi dizuegu komenigarria dela aurretik izena ematea, autoetan joaten gara eta aurretik ondo antolatzeko.
https://mintzakide.eus/event/madalen-haitza-858m-mintzakide-mendi-taldea?instance_id=13173
Izena eman dezakezue hurrengo estekaren bitartez: MINTZAKIDE MENDI TALDEA
Igandera arte……
Mintzakide egitasmoaren bitartez sortutako talde mendizalea eta euskalduna da. Gure asmoa mendian barna prestaturiko ateraldi zehatzetan lagun giroan lasai ibiltzea da, Euskal Herriko bazter ederrak ezagutzea eta, bide nabar, naturaren kontuak euskaraz lantzea.
Noiz geratzen gara?
Igandeetan, goizeko 9:00etan geratzen gara Zezentegiko (Corralillos) behin behineko aparkalekuan 9:15ean bertatik abiatzen garelarikezer eta inori itxoin gabe. Beraz “tiñel”, hau da, puntual ez izatekotan, agur yogurrarena eginen dugu pozarren poderioz eta bertzerik gabe. Autoz , gehienetan arratsaldeko 16:00etan itzultzeko.
Nola?
Eguraldi eragozpenik izanez gero, eguneko ibilbidea alda daiteke, baita antolatzaleek hala erabakitzen badute ere. Bakoitzak jatekoa eramaten du. Puntualak gara. Lasai ez gara galtzen, txango bakoitzak badu bere erantzulea, ibilbidea aurrez aurretik prestatzen duena.
Autoetan moldatzen gara jende kopuruaren arabera, autoetan banaketa egin ahal izateko komenigarria da aldez aurretik izena ematea edo gutxienez abisatzea, whatsapp, email,….Gure aholkua, autoetako gastuak bidaiarien artean partekatzea.
ikusi gure egutegia!
https://mintzakide.eus/agendatxoa-3/action~posterboard/request_format~json/cat_ids~224/

