Euskara ikasteko helburuarekin astean behin biltzen diren Mintzakideak hitzordu berezia izango dute azaroaren  24an, osteguna , izan ere, leku itxi batean bildu baino, “mintza-poteoa” egingo baitute Zaldiko Maldiko elkartetik  hasita.

Iruñerriko Mintzakide egitasmoa, kalera ateratzeko gonbitea luzatu die elkar ezagutzeko asmoz. Orain arte leku itxietan zein talde txikietan batzen ziren eta kalera atera eta “mintza-poteoa” egitearen ideia garatu dute “euskara gehiago egingo” dutelakoan.

Beraz, ekimenaren helburua euskaraz egitea izango da baina lagun arteko giroan. Gauzak horrela, azaroaren 24ean, 19:00etan Zaldiko Maldiko elkartean batuko dira, mintzakideen arteko aurkezpenak egingo dira eta bere esku egongo da euren arteko elkarrizketak bultzatzea.

Animatu zaitezte eta parte hartu!

https://mintzakide.eus/event/mintzapoteoa-esan-kaixo-ikasturte-berriari?instance_id=13426