Martxoaren 17tik 19ra, Etxalarko Mokorreko Borda baserriko lagunek azken urteotan bezala Euskal Herri osoko mintzakideentzako barnetegi bat antolatzen ari dira. Ostiral arratsaldetik igande arratsaldera luzatuko den egonaldi honetan parte hartzeko aukera duenak mota ezberdinetako ekintzak aurkituko ditu: dantza tailerrak, ibilaldiak, kantaldiak…bai eta sorpresa ugari ere. Euskal Herriko txoko ezberdinetako mintzakideak ezagutzeko aukera bikaina!

Egonaldiaren prezioa 130€ izango da, lotarako lekua, otorduak, tailerrak eta ibilaldiak barne. Izena emateko jarri gurekin harremanetan eta informazio guztia helaraziko dizugu: bidali mezu bat mintzakide1@gmail.com-era edo deitu 948 33 08 68 telefono zenbakira (Pablo eta Oihan).

Egonaldiaren egitaraua honakoa izango da:

Martxoak 17, ostirala

18:30: herriko plazan elkartu. Ezin duenak bere kabuz joan daiteke baserriraino (argibideak emanen zaizkio).

19:00: harrera.

19:30:  Clown dinamikaren bitartez elkar ezagutu.

21:00:  AFARIA, tximinia ondoan “kontu kontari” eta jolasak.

Martxoak 18, larunbata

8:00: “Qi Gong” (nahi duenarentzat).

9:00: GOSARI TTIKIA

10:00: Biodantza saioa

11:45: Atsedenalditxo bat

12:15: Clown hastapenak

14:00: BAZKARIA

16:00: “Bagoleko Bordara”. Auzoko baserrira ibilalditxo bat eta bertan Ferminek zenbait istorio kontatuko dizkigu: ponien zergatia mendi hauetan, mugalariak nola ibiltzen ziren, nola bizi ziren garai batetan bertakoak….

18:00: Mugimendua…dantza….Qi Gong

19:00: Binakako masaiak.

21:00:  AFARIA  eta afal ostekoak…agian sorpresa!!

Martxoak 19, igandea

8:00: Qi Gong (nahi duenarentzat)

9:00: GOSARI TTIKIA

10:00: Ibilaldia….Basotik errekaraino.

11:00: Biodantza

12:00: Clown saioa, sakontzea.

14:00: BAZKARIA

16:00: ETXALAR herria ezagutu eta “KARMEN” Pastoralaren entsaiua ikusi.

18:00: AGURRA

Euskal Herriko bazter eder honetaz gozatu, mintzakideak ezagutu edo euskaraz ongi pasa nahi baduzu, zatoz Etxalarrera! Azkar ibili, plazak mugatuak dira!

Beste urteetako egonaldien inguruko informazioa jasotzeko sakatu hurrengo estekan: http://etxalarkobarnetegia.blogspot.com.es/