Otsailaren 8an hasiko da Nafarroako Antzerki Eskolan antolatutako “Irri Zikloa”. 2008. urtean lehenengo aldiz martxan jarri zen eta aurten bederatzi urte beteko ditu. Helburua euskarazko umorea sustatzea da eta ekimen ugari antolatu dituzte otsaila eta martxoa bitarte:

Otsailak 8 – “Denboraren korapiloak”

Ion Tichy pilotu intergalaktiko berezi xamarrak zurrunbilo grabitazional bat zeharkatu du bere bidaia luze eta bakarti hoietako batean. Horrek errealitatea bikoiztu du, iragana eta etorkizuna orainarekin korapilatuz. Mikel Martinez, Tartean antzerki taldeen partaidearen eskutik.

Otsailak 15 – “Bi ero diskotekan”

Bi emakume barrezka ari dira afterhour bateko azotean. Animalia-estanpatuzko minigonetan eta takoi jasanezinetan bildurik, gerriko paxa itogarri bat daramate ezkutuan. Nerabe bat iritsi ondoren, zerbait gertatuko da. Tdiferencia plataformaren eskutik.

Otsailak 23 – Irri Par Txou

2 tipo eskenatoki gainean. Ez dute gai bat jorratu gabe utziko, norberak bere estiloan, baina biak umorea lagun: Ikastoletako garaiak eta gertakizunak, unibertsitate giroa, maitasuna eta sexua, familia, euskaldunon izaera, musika… Jose Cruz Gurutxaga eta Ion Martinez “Txiki”ren eskutik.

Martxoak 1  – Eltxoak  eta Sarean kateatuak

– “Eltxoak”: Istorio honetako protagonistak gorroto ditu eltxoak. Baina konturatuko da ez direla eltxoak odola xurgatzen dioten bakarrak… Amaia Irizabalen eskutik.

– “Sarean kateatuak”: Hiru emakumek ikusleekin batera terapia bati egingo diote aurre. Hasteko elkarrekin test bat egiten dute menpekotasuna zenbatekoa den neurtzeko. Sketch tankeran zein bakarrizketa gisa, euren bizipenak aurkeztuko dizkigute. Nomofobikak antzerki taldearen eskutik.

Martxoak 15 –  Bizitzaren egiak eta Euskara batua. Mito ala egia?

– “Bizitzaren egiak”: Ipuinek beti egia kontatzen dute eta, gehienetan, bizitzaren egiak. Egunkariek bezala, telebistak bezala, Internetek bezala… Ai… horrela ez bada gezurretan ari naiz! Buf, berdin dio! Bene-benetan nik sinesten dut kontatzen dudana… Beno, batzuetan… Birjiñe Albiraren eskutik.

– “Euskara batua. Mito ala egia?”: 68ko batzar hura egin eta 50 urte igaro ondoren, non gaude? Botila erdi beteta? Dana lanbrotute ikustot? Malerusak narama? Quo vadis, euskara bantua? Aitor Txartirena  “Baltzizkueta”ren eskutik.

 

Ordua: Arratsaldeko 20:00etan. Nafarroako Antzerki Eskolako areto nagusian.

Sarrerak: 3€. Abonoak: 10€ (ziklo osoa) eta 7€ (hiru saio).

Informazioa gehiagorako sakatu hurrengo estekan: “IRRI ZIKLOA”