Maiatzaren 13an Iruñerriko eta Izarbeibarko Mintzakide, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak eta Irungo eta Hondarribiako Mintzalagunak Zurukuiango Aroa upategira irteera antolatu dugu.

Lagun giroan, euskara praktikatuz eta euskaraz gozatuz, udaberriari distira aterako diogu elkarrekin. Egun berezi honetan, disfrutatzeko aukerarik ez da faltako, upategian barna bisita gidatua, ardo dastaketa eta bazkaria antolatu baititugu besteak beste. Egun bikaina, ezta?

Oroitu saio osagarri hauek denentzako irekiak direla, beraz zuen lagunak, familia, ezagunak, amoranteak… parte hartzera animatzen ahal dituzue. Baldintza bakarra euskaraz aritzea da!!!

Upategira joateko autobusa izango duzue aukeran. Honakoak dira geltoki eta ordutegiak:

  • 10:30ak aldera Hondarribian (zehaztuko da lekua)
  • 10:30etan Elizondoko Plazan
  • 11:15etan Iruñeko Korralilloseko errotondan.
  • 12:00etan Aroa Upategira iritsiera (Zurukuain)
  • 19:30etan Zurukuainetik buelta!

Gurekin egun ederra pasatu nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan mintzakide1@gmail.com helbidean edo izena eman hurrengo estekaren bitartez https://goo.gl/mvnqEe. Prezioa 35€ (Autobusa+Bisita gidatua+Ardo dastaketa+Bazkaria). 30€ autobusarik gabe!

Adi! Plazak mugatuak dira, beraz, bizkor ibili eta eskura ezazu zure txartela agortu baino lehen!

[ms_button style=”normal” link=”https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdtAxt97lap5YPvmxVWz6f6wZXxvSq5vy1jIWaqiagzdPS6gA/viewform” size=”large” shape=”” shadow=”no” block=”no” target=”_self” gradient=”no” color=”#307f1a” text_color=”#ffffff” icon=”fa-arrow-circle-right” icon_animation_type=”swing” border_width=”0″ class=”” id=””]         EMAN IZENA. AROA UPATEGIRA IRTEERA![/ms_button]

  [ms_alert icon=”fa-level-down” background_color=”#a7c48d” text_color=”#000000″ border_width=”1″ border_radius=”4″ box_shadow=”no” dismissable=”no” class=”” id=””]

AROA UPATEGIA – MENUA

PARTEKATZEA JAKITUNENA DA…

Eskarola entsalada intxaur, mingran eta hirugiharrarekin

Nafar potxak modu tradizionalean eginda pipar hornidurarekin

ARRAINA EDO HARAGIA AUKERAN…

Arkume besoa tenperatura baxuan eta bere zukuan egina, panadera patata eta kafe arearekin

Eguneko arraina

GOZO ON BATEK EZ DU INOIZ MINGOSTEN!

Jogurt krema fruitu gorriekin

Txokolatezko brownia banillazko izozkiarekin

Kafezko panacotta chantillyrekin

UPATEGIA

Laia 2015, Larrosa 2015 eta Jauna 2013 [/ms_alert]

AROA Upategiaren inguruko informazio gehiago jasotzeko sakatu hemen.

ANIMATU ETA ZABALDU!!! PRIMERAN PASAKO DUGU!!