Denboraldi berria martxan!

Mintzakide Mendi Taldearen denboraldi berria hastear dago. Igande honetan hain zuzen ere!Mendi Talde hau Iruñerriko Mintzakideren  euskarazko aisialdi eskaintzaren barruan kokatzen da.

Hauek dira abendura arte prestatu ditugun txangoak. Espero dugu zuen gustukoa izatea.

https://mintzakide.eus/event/opakuatik-morubera-1-128m-urbasa-mintzakide-mendi-taldea?instance_id=14078

https://mintzakide.eus/event/garaioatik-anikozelea-1-050m-aezkoa-mintzakide-mendi-taldea?instance_id=14079

https://mintzakide.eus/event/lizarrustitik-agaotzera-974m-aralar-mintzakide-mendi-taldea?instance_id=14080

https://mintzakide.eus/event/iranetatik-beriainera-1-493m?instance_id=14081

Animatu zaitezte eta zabaldu!

Gogorarazi nahi dizuegu komenigarria dela aurretik izena ematea, autoetan joaten gara eta aurretik ondo antolatzeko.

Igandera arte……

Iruñerriko Mintzakide mendi taldea.

Mintzakide egitasmoaren bitartez sortutako talde mendizalea eta euskalduna da. Gure asmoa mendian barna prestaturiko ateraldi zehatzetan lagun giroan lasai ibiltzea da, Euskal Herriko bazter ederrak ezagutzea eta, bide nabar, naturaren kontuak euskaraz lantzea.

 Noiz geratzen gara?

 Igandeetan, goizeko 9:00etan geratzen gara Zezentegiko (Corralillos) behin behineko aparkalekuan 9:15ean bertatik abiatzen garelarikezer eta inori itxoin gabe. Beraz “tiñel”, hau da, puntual ez izatekotan, agur yogurrarena eginen dugu pozarren poderioz eta bertzerik gabe. Autoz , gehienetan arratsaldeko 16:00etan itzultzeko.

Nola?

Eguraldi eragozpenik izanez gero, eguneko ibilbidea alda daiteke, baita antolatzaleek hala erabakitzen badute ere. Bakoitzak jatekoa eramaten du. Puntualak gara. Lasai ez gara galtzen, txango bakoitzak badu bere erantzulea, ibilbidea aurrez aurretik prestatzen duena.

Autoetan moldatzen gara jende kopuruaren arabera, autoetan banaketa egin ahal izateko komenigarria da aldez aurretik izena ematea edo gutxienez abisatzea, whatsapp, email,….Gure aholkua, autoetako gastuak bidaiarien artean partekatzea.

 

[ms_divider style=”back_to_top” align=”center” width=”100%” margin_top=”40″ margin_bottom=”30″ border_size=”5″ border_color=”#ddcf52″ icon=”” class=”” id=””][/ms_divider]

[pt_view id=”faf36b3bny”]