Mintzakideok, Gayarrera goaz! “DUBLINDARRAK” antzezlana ikustera.
ikuskizuna amaitzerakoan, SOLASALDIA egingo da.
|
Otsailaren 22an Saio Osagarri bezala Gayarre Antzokira hurbilduko gara ” Dublindarrak” antzezlan ikustera. Antzezlana bukatzerakoan, solasaldia egingo dugu aktoreekin.
Dublindarrak. Literatura unibertsaleko maisulana.
Ados Teatroa Egilea James Joyce Egokitzapena Garbi Losada, José Antonio Vitoria Zuzendaritza Garbi Losada Antzezleak Asier Hormaza, Isidoro Fernandez, Iñake Irastorza, Klara Mendizabal, Lierni Fresnedo, Naiara Arnedo, Asier Sota, Aitor Beltrán
Jatorrizko kontakizunaren kokalekua Dublin da eta 1904ko Errege eguna. Erdiko eta goiko klaseko zenbait pertsonaia afari batera joango dira. Bertaratutakoek gau jaialdi bikaina igaroko dute. Kontakizunaren itxurazko sotiltasunaren atzean, garai hartako Irlandaren paralisi moral eta espirituala ezkutatzen da. Abesten, dantzan, hizketan… ariko dira. Mundu zahar bat hil hurran dago, baina ez da berria sortzen. Inflexio puntu bat, bizitzak inolako zentzurik baduen beren buruari galdetzera eraman ahal izango lituzkeena protagonistak.
Iraupena: 90 min.
Amaitzerakoan Solasaldia izango dugu aktoreekin.
Ikuskizun honetarako sarrerarekin deskontua egingo da Niza kafetegian, jan-edarian, ikuskizunaren aurretik eta ondoren.
Mintzakide askok joango direla esan dute. Beraz, aukera aprobetxatu beste taldeetako Mintzakideak ezagutzeko. Ez ahaztu hitzordua:
Noiz? Otsailaren 22an, ostegunarekin, 19:30etan. Aurretik tragotxo bat elkarrekin hartuko dugu. (20:00etan hasiko da antzerkia)
Non? Kafe Nizan. (%10eko deskontua traguetan)
Prezioa: Gela 6,40€ (%20 deskontuarekin)
-


Aurrekoetan bezala, sarrerak %20 deskontuarekin (6,40€) eta horrez gain sarrerak erreserbatzen duzuenon artean 4 sarreren zozketa egingo dugu.
SARRERAK ERRESERBATZEKO ETA ZOZKETAN PARTE HARTZEKO BIDEAK:
- hurrengo inprimakiaren bitartez (sakatu estekan) IZEN-EMATE FITXA
- epostaz: Mezu honi erantzun hurrengo helbidera (sakatu estekan): mintzakide1@gmail.com
- 664496509 whatsappean:”HYBRID” + IZEN-ABIZENAK
ZOZKETA otsailaren 21ean, 12:00etan izango da.
Sarituen zerrenda web-orrian argitaratuko da eta sarituei telefonoz edo/eta epostaz jakinaraziko zaie.
