Etxalarko Mokorreko-Borda baserriko lagunek mintzalagunentzako eta euskaltzaleentzako asteburu pasa berria antolatu dute. Otsailaren 16tik 18ra izango da, eta egitarau betea dute prest:
19:00 HITZORDUA. Etxalarko herriko Plazan.
Baserrira igo eta bakoitza bere gelan egokitu.
20:00 Elkar ezagutzeko “BIODANTZA” Bixen Astiasuinzarrarekin.
21:30 Afaria
Afalostean, sutondoan ”Kontu kontari”
Otsailak 17, larunbata
9:00 Gosari txikia

10:00-13:00etara Bi talde eginen ditugu. Batzuk Okindegira eta bertzeak Sukaldera. Bi aukerak txandaduz.
13:00 -14:00 Atsedenaldia
14:00 Bazkaria
17:00 Mendi irteera
edo aukeraan : ”Bagoleko Bordako” Ponyak ikusi eta bertako Ferminek, gustora kontatuko dizkigun, herriko, Bertizeko, Mugalarien eta bertakoen “Garai Bateko” bizi moduaren, istorio interesgarriak entzun. HONEK, BERTAKO EUSKERA ENTZUTEKO AUKERA EMANGO DIGU.
19:00 CHI KUNG (Taichiaren antzeko ariketak). Baserrian.
20:30 Atsedenaldia.
21:00 Afaria.
Afalostean, sutondoan “kantu-kantari ” edo mahai jolasak.
9:00 Gosari txikia
10:00 CHIKUNG, NORBEREBURUARI MASAIAK, JOLASAK eta BIODANTZA.
13:00 Atsedenaldia.
14:00 Bazkaria.
16:00 Agurra, baserrian.
16:30 Etxalarri bisita, bertako etxeen historia eta etxeetako istorioak ezagutzeko.
Egitaraua eguraldiari eta bertan sortzen den erritmora lotuta egongo da.
Asteburu pasaren prezioa 90€ da, loa, otorduak eta tailerrak barne.
Eraman beharrekoak:
- Arropa erosoa
- Etxeko zapatilak
- Sudut gorria eta arropa bereziren bat, Clown saioetarako
- Ez da lo zakurik eraman behar
- Eta, batez ere, ondo pasatzeko eta euskaraz gozatzeko gogoa!
Izena emateko: etxalarkobarnetegia@gmail.com / 618.303.582
Izen emateko epea:Otsailaren 13a. Plazak mugatuak.
2013ko asteburu pasa.
2014ko asteburu pasa.



