PARKELAGUN ARTIKA TAILER IREKIA: ZIENTZIA TAILERRA.
Egun batzuk pasa dira jada parkelagunak elkartzen hasi zirenetik eta ohiko hitzorduetaz gain, hilabetean behin hitzordu bereziak egiteko unea heldu zaigu! Tailer ugari antolatu dira guraso eta seme-alabekin elkar egiteko: euskaraz, irriz eta barrez elkarrekin ongi pasatzeko! Dinamizatzaile bat arituko da tailer hauek gidatzen.
Martxoaren 22an, ostegunarekin, Zientzia tailerrari ekingo diogu. Saio irekia izango da, egitasmoaren aurkezpena eta izena emateko aukera.
- EGUNA: MARTXOAK 22.
- TOKIA: Artigune I aretoan, Artikan.
- ORDUA: 17:30etan.
Jada parkelaguna bazara, animatu eta parte hartu! Eta Parkelaguna zer den probatu nahi baduzu, etorri zaitez gurekin arratsalde polit hau pasatzera!
Parte hartzeko asmoa baduzu, 948 33 08 68/664 49 65 09 telefono zenbakietara deituta edo mezutxo bat bidalita edo mintzakide1@gmail.com helbidean jakinarazi dezakezu.
IZEN-EMATE FITXA JAITSI:.parkelaguna artika_opt
Parkelaguna egitasmoaren informazio gehiago jasotzeko sakatu hemen.
