Euskal City telebista saioa.
Euskara ikasten ari den jendeari zuzenduta dago, baina baita euskaldun zaharrei ere. Hortaz, profila zabala da. Edozein adinetako jendea bilatzen dugu, bi pertsona hizketan egongo baitira hizkuntzaren ikasketa prozesuarekin zerikusia duten esperientziak elkarbanatuz (nola hasi ziren ikasten, zergatik, zer egiten duten hobetzeko edota mantentzeko…), bakoitzaren zonaldean euskarak duen egoera komentatuz (zenbat jende euskalduna dagoen, zaila den edo ez euskaraz bizitzea…), etab.
Azkenean, mintzapraktika bat da, baina grabatuta. Ongi pasatzeko beste esperientzia bat, euskararen alde egiten den bitartean (ikus-entzuleei euskara ikastearen garrantzia erakusten zaielako eta Nafarroan hizkuntzak daukan egoera). Saioa ez da berria, 2017an lehenengo edizioa egin genuen eta. Ideia bat egiteko, hurrengo bideoa ikusi dezakezue:
2018koa maiatzean grabatzen hasiko gara (arratsaldetan, astelehenetik ostegunera; arratsalde bat soilik, ordu bat eta erdiak askoz jota) eta orain partaideen bila gaude. Animatuko litzateke zuetako norbait edota zonaldeko norbait? Bost pertsona inguru animatuko balira, primeran. Era berean, mezua zabaltzen lagundu ahal baldin baduzue, eskertuko genizueke.