Apirilaren 18an, asteazkena, 17:30etik 19:30era
Naturaren Gelan (Plazaola z./g. BERRIOZAR)
Irakaslea: Maite Palacios Ranera
Parte-hartzaileek kosmetika naturalaren eta konbentzionalaren arteko desberdintasunak ezagutuko dituzte eta krema hidratatzailea egiten ikasiko dute.
Doako jarduera. Izen-emateko azken eguna: apirilaren 13a
Izen ematea eta argibideak: 948594774 (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara) edo natureskola@sumaconcausa.org
Izen-emate internetez: sakatu hemen
Kosmetika Naturala Lantegia.
Kosmetika naturalaren eta konbentzionalaren arteko desberdintasunak ezagutzea.
Krema hidratatzailea egitea.
Helburuak: kontsumo arduratsua eta nork bere burua zain dezan bultzatu,
osagai naturalak erabilita, egunero erabiltzen ditugun produktu kosmetikoak
egiten ikasita.
Norentzat: norberaren osasunarekin eta planetarenarekin sentsibilizatuta
dagoen ororentzat.
Ordu kopurua: 2
Parte-hartzaile kopurua: 16
Inbertsioa: dohainik (Berriozarko Euskara Zebitzuarekin elkarlanean).
Emailea: Maite Palacios Ranera
Nafarroako Unibertsitate Publikoan Agronomia-Ingeniaritza ikasi nuen. 2000.
urtean sendabelarren arloko prestakuntza hartzen hasi nintzen, ikastaro eta
mintegietan parte hartuz. 2006an, sendabelarrak modu ekologikoan lantzen
dituen Josenea enpresan hasi nintzen lanean. Egun, ama naiz eta uztartzen ditut
semearen zaintza mintegi eta ikastaroekin. Landareak eta natura maite ditut, eta
horrek bultzatzen nau egunero-egunero ikasten jarraitzera.
Izen-ematea internetez: https://labur.eus/sSRcF
Informazio gehiago eta izen emateak:
948594774

