“Mendian ere euskaraz” txangoa, Lizarragatik abiatuta

 

Maiatzaren 27an “Mendian ere euskaraz” txangoa egingo dugu Andia mendilerroan, Lizarragako bentatik abiatuta E.H. erdigune geografikora. Ohiko jardunean euskaraz bizi diren hainbat mendi taldek antolatuta.Tartean dira, besteak beste, Mendian euskaraz, Marimendi, Mendiak eta Herriak, Lemoizko Etzandarri, Donostiako Añorga eta Platerotarrak, Donibane-Lohizuneko Begiraleak eta Hondarribiko Blagan, eta oraingo honetan iruñerriko Mintzakide Mendi Taldea batuko gara ere.

“Mendiz mendi euskaraz, naturaltasunez bizitzeak batzen gaitu talde guztiok”, diote prentsa-oharrean. “Beraz, maiatzaren 27a ez da izango egun isolatua gure jardunean, baizik eta mendizale euskaldun ororendako deia gurekin bat egiteko”. Egitasmo honen bidez, elkarren arteko harremana sendotu nahi dute. “Euskarari beste arnasgune bat eskaini nahi diogu, non eta gure zaletasunaren gune naturala den mendian”.

Hitzordua, ohiko tokian jarri dugu, Korralilloseko errotondan, baina goizeko 8:00etan. Adi ordu aldaketari!!! 9etan Lizarragako bentatan dugu hitzordua. 

Beti bezala, gomendagarria da izena ematea, hurrengo estekaren bitartez , autoetan banatzeko. Izen-emate epea 25ean, 12etan itxiko dugu. Ez utzi azken egunerako!!

[ms_button style=”line_dark” link=”https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScPGKHRb-5dXeBXoUQ6Wazq-etLlrpdGgixL2GtIgRJGxiNKw/viewform” size=”xlarge” shape=”full-rounded” shadow=”no” block=”no” target=”_blank” gradient=”no” color=”#ffffff” text_color=”#2161d1″ icon=”fa-bug” icon_animation_type=”wobble” border_width=”5px” class=”” id=””]HURRENGO TXANGORAKO IZENA EMAN[/ms_button]

IRUÑERRIKO MINTZAKIDE MENDI TALDEAREN KARTELA JAITSI

[ms_divider style=”double_dotted” align=”left” width=”100%” margin_top=”30″ margin_bottom=”30″ border_size=”5″ border_color=”#f2f2f2″ icon=”fa-instagram” class=”” id=””][/ms_divider]

https://mintzakide.eus/cat174osagarriak/mintzakide-mendi-taldea-2

[ms_divider style=”double_dotted” align=”left” width=”100%” margin_top=”30″ margin_bottom=”30″ border_size=”5″ border_color=”#f2f2f2″ icon=”fa-instagram” class=”” id=””][/ms_divider]

[pt_view id=”142fb42hw6″]