41. NAFARROAREN EGUNA. apirilaren 28an.

MINTZAPRAKTIKA EGITASMOAK NAFARROAREN EGUNERA

2019ko apirilaren 28an, Baigorrin

EGITARAUA

Iruñerriko Mintzakide, Hondarribiko Mintzalagunak, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak Nafarroaren egunera joango gara. Egun osoko ateraldia izanen dugu eta joan etorri egiteko autobus zerbitzua ere egongo da.

10:00etan Iruñeko lagunak hitzordua dugu autobusa hartzeko. Baigorrin, egun pasa ederra egingo dugu (poteatu, bazkaldu, kantatu, kontzertuak ikusi…). Azkenik, alai-alai, 19:30etan buelta egingo dugu.
****OHARRA: Antolakuntzak prestaturiko bazkarian hartuko dugu parte. TXARTELAK han bertan erosi eta ordainduko beharko dira.
Garraioak 12€
Gutxieneko taldea biltzen ez badugu, kotxeetan moldatuko gara.
Ez utzi azken egunerako!

 
<  

Oroitu saio hauek irekiak direla eta gure baldintza bakarra euskaraz bizitzea dela!! Beraz, animatu  zuen inguruko jendea!!

Izena emateko, apirilaren 25a baino lehen, inprimaki honen bidez: http://bit.ly/Naf-Eguna“>http://bit.ly/Naf-Eguna

[ms_flip_box direction=”horizontal” front_paddings=”50px” front_background=”#dd3333″ back_paddings=”50px” back_background=”#44DDD8″ class=”” id=””]NAFARROAREN EGUNA BAIGORRI- AUTOBUSA|||SAKATU HEMEN![/ms_flip_box]

edo ondoko helbidera idatzi behar duzue:mintzakide@topagunea.org   edo  Mintzakide telefonoetara deitu: 948330868
Animo,  egun ederra pasako dugu eta!