Udako Mintzakide taldeak, uztaila-iraila eskaini ahal izateko, BIDELAGUNAK behar ditugu. Euskara ikasten edo mintzapraktika behar duten lagun askok, izena eman dute jada udako MINTZAKIDE taldeetan parte hartzeko eta laguntzaileak behar ditugu talde guzti hauek martxan jarri ahal izateko.

Bidelagunak euskaldun jantziak, euskaldun osoak dira, ez dira irakasleak. Hizkuntza menperatzen duen heinean  mintzapraktika taldeari bizitasuna eta freskotasuna eransten dio, ez duzue titulua behar,  Bidelagunaren zeregina taldeko eredu izatea da. (inolaz ere ez maisu edo irakaslea).

Bidelagunek beren denboraren tarte bat eskaintzen diete, praktikatu behar dutenei. Astean behin ordu eta erdiz, kafetxo baten bueltan, lagunartean, paseoan….

Animatu zaitez eta lagundu beste mintzakideei!

Izen ematea jada zabalik dago, ekainaren 1etik 24ra izango da. Mintza-taldeak ekainaren 27an osatuko ditugu.
Izena emateko aukerak:

  • – Hurrengo inprimakiaren bitartez  [ms_button style=”normal” link=”https://mintzakide.eus/izenematea/ins.php” size=”xlarge” shape=”full-rounded” shadow=”yes” block=”yes” target=”_self” gradient=”yes” color=”#42d7d2″ text_color=”#ffffff” icon=”fa-certificate” icon_animation_type=”swing” border_width=”5″ class=”” id=””]Udako Mintzakide[/ms_button]
  • -664496509 whatsappean


[ai1ec events_limit="5"]