Zatoz gurekin Euskaraldia ospatzera! Azaroak 23, larunbata, aurkezpen ekitaldia Iruñeko Zentral aretoan, 11:00etatik aitzina. Petti, Ibil Bedi, Demode Quartet, pintxoak, umorea… ?? Animatu!


Iazko edizio arrakastatsuaren ondoren, 2. Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia izanen dugu Zentral Aretoan, azaroaren 23an, 11etan.

Euskaltzaleen Topagunearen gonbidapena jaso dugu, eta hemendik, zuei ere, luzatzen dizuegu gonbidapen hori: etorri Euskaraldia elkarrekin ospatzera.

Hitzordua: Zentral Aretoan, Iruñean, Azaroak 23, 11etan. Zatoz!